Gaztea

Internet

Sareetan ikusia: Ibai Llanosen YouTubeko errekorra eta Twin Melodyren dokumentala

B. F. | EITB Media

10 milioi harpidedun lortuta, YouTuberen garaikurra eraman du Ibai Llanos bilbotar streamerrak. Errekor hau hautsi duen lehen euskal herritarra da Llanos.

  • Ibai Llanos, 10 milioi harpidedunen plakarekin

    Ibai Llanos, 10 milioi harpidedunen plakarekin. Argazkia: @ibaillanos

Asteburu honetan eskuratu du Ibai Llanos streamer bilbotarrak 10 milioi harpidedunen plaka, Youtube plataformaren eskutik.

Marka hau hautsi duen lehen euskal herritarra da streamer bizkaitarra, eta ospatzeko bideo berezi bat zabaldu du bere YouTube kanalean. Bere ibilbide profesionalean esanguratsuak izan diren toki guztiak bisitatu ditu eta beste streamer batzuen zorion mezuak bildu ditu.

Twin Melody ahizpen dokumentala

Ordiziar ahizpek Fenómeno Twin Melody izeneko dokumentala atera behar dutela iragarri dute euren sareetan. Prime Video plataforman egingo dute, maiatzaren 26an.

Benidorm Fest lehiaketa izango da dokumentalaren abiapuntua. Twin Melody ahizpek entseguak, euren egunerokoa, familiarekin bizitzako une hunkigarriak eta txapelketan ikusi ez genuen guztia erakutsiko digute