Gaztea

Durangoko Azoka

Ireki da Durangoko Azokako Ahotsenean izena emateko epea

B. F. | EITB Media

Sortzaileek, argitaletxeek eta diskoetxeek hilabeteko epea izango dute euren ideia eta proposamenak aurkezteko. Durangoko Azokaren webgunean egin beharko dute.

  • Elektropottote, Durangoko Azokan

    Elektropottote, Durangoko Azokan. Argazkia: Durangoko Azoka

Durangoko Azokak ireki du Ahotsenean izena emateko epea. Euskal sortzaile, argitaletxe eta diskoetxeek urriaren 15era arteko tartea izango dute euren proposamenak aurkezteko.

Izen ematea Durangoko Azokaren webgunearen bitartez egingo da, baldintza bakar batekin: aurkeztutako disko edo liburua (poesia, narratiba, ipuin, nobela, antzerkia edo saiakera literarioa) 2023an kaleratutakoa izan behar da.

58. edizioa

Urtero legez, Durangoko Azokak kulturaren urteko uzta jaso eta munduari erakutsiko dio, abenduaren 6tik 10era.

Sortzaileen eta kulturazaleen topaleku bilakatuko da bost egunez, euskal kultura erdigunean kokatuz. Sortzaileen lanak gertutik ezagutu, nobedadeak eskuratu, atzeragoko ekoizpenetan arakatu eta kultur giro bizi batez gozatzeko aukera izango dute Durangora joaten direnek.

Hauek izango dira azokako guneak: Ahotsenea, Irudienea (Euskal Herrian sortutako ikus-entzunezko lanak proiektutako dira), Kabia (teknologia berriekin lotutako aurkezpen, hitzaldi eta tailerrak), Saguganbara (haur eta gazteei zuzendutako lanak), Szenatokia (dantzaren eta antzerkiaren plaza) eta Talaia (zabalkunde lanen aurkezpenak egiteko gunea).