Gaztea

ConquisGaztea

Eñaut Izeta izango da "El Conquis 20"ko lehen lehiakidea, Gazteako ikus-entzuleek hala erabakita

Gaztea

Webgunean jasotako ia 4000 bozkak zenbatuta, Aiako gazteak eskuratu du lehen postua.

  • Eñaut Izeta

    Eñaut Izeta

Eñaut Izeta izango da "El Conquis"en hogeigarren edizioko lehen lehiakidea, Gazteako ikus-entzuleek gure webgunean emandako botoi esker.

Sandra Caeiro mendaroarra eta Mikel Mañeru berriztarra ziren Izetaren lehiakideak, eta bozketa oso berdinduta egon da azken unera arte.

Umetako ametsa betetzeko prest aurkeztu zen Eñaut Izeta "El Conquis"en castingera. Kirolari amorratua da aiarra; hainbat urtean pilotari izan ostean, oztopo lasterketetan aurkitu du bere benetako pasioa.

Lehiakorra den arren, joko garbia gustatzen zaiola azaldu zigun "Gu"n egindako elkarrizketan.