Gaztea
Jaialdiak
Agentziak | EITB Media
Jaialdiak karteleko izen berriak iragarri ditu. Tarque & La Asociación del Riff, Psychedelic Porn Crumpets eta The Black Halos ere batu dira kartelera.
Jane's Addiction. Argazkia: @kevinwestenberg
Azkena Rock Festivalek 2024ko karteleko izen berriak iragarri ditu. Jane's Addiction kartel buru izango da, Queens Of The Stone Age eta Sheryl Crowekin batera. Gainera, orain arte iragarritako izenei Tarque & La Asociación del Riff, Psychedelic Porn Crumpets eta The Black Halos batu zaizkie.
Jaialdia ekainaren 20tik 22ra egingo dute, Gasteizko Mendizabalan. Bertan izango dira All Them Witches, Arde Bogotá, Glen Hansard, The Pleasure Fuckers, Ty Segall, St. Paul & The Broken Bones, Dea Matrona, The Detroit Cobras, Moonshine Wagon eta The Rain Parade.
Gurera etorrita, euskal eszenako hainbat izen bilduko ditu jaialdiak: PiLT, Brigade Loco, Txopet, Ezpalak eta Lendakaris Muertos.
Sarrerak sailgai daude dagoeneko, Azkena Rock Festivalen webgunean.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.