Gaztea

Bilbao BBK Live

Bilbao BBK Livek kartela itxi eta egunez eguneko ordutegiak iragarri ditu

B. F. | EITB Media

Shygirl presents Club Shy, Lewis OfMan, Alcalá Norte, Gabrielle Kwarteng, Stivijoes eta Alba Morena gehitu dituzte kartelera.

  • Bilbao BBK Live

    Bilbao BBK Live. Argazkia: 9512190

Bilbao BBK Livek 2024ko edizioko kartela itxi du. Uztailaren 11tik 13ra, Shygirl presents Club Shy, Lewis OfMan, Alcalá Norte, Gabrielle Kwarteng, Stivijoes eta Alba Morena ere izango dira Kobetamendiko zuzenekoen artean.

Arcade Fire, Jungle, Massive Attack, The Prodigy, Parcels eta Underworld kartelburuei batuko zaizkie aurretik aipatutako izenak.

Aldi berean, JPEGMAFIA, Zoe Gotusso eta Bored Lorden kontzertuak bertan behera gelditu direla iragarri dute jaialdiko antolatzaileek.



Festibalean ikusiko ditugun talde guztien kartela osatzeaz gain, Kobetamendiko ordutegiak eta Bereziak ekimenaren inguruko informazioa publikatu ditu Bilbao BBK Livek.

Azken urteetan bezala, Kobetamenditi kanpo ere izango da musikaz gozatzeko aukera. Bada, Bereziak ekimenaren baitan, Martin Urrutia, Chancha via Circuito, Kyne, Oddliquor, La Habitación Roja, Parquesvr, Repion, Nudozurdo, Morreo, Lisasinson, Samuraï, Barry B eta Teo Lucadamoren zuzenekoak izango dira.

Kontzertuok Bilbon zehar banatutako guneetan izango dira; BBK Salan, Isozaki dorreetan (Vueling oholtza), Albiako lorategian (St. Petroni oholtza) eta Areatzan (San Miguel), hain zuzen ere.

Bilbao BBK Liveko ordutegiak, egunez egun

Uztailak 11 (osteguna)

Nagusia

18:25 STIVIJOES

20:25 SEN SENRA

23:00 MASSIVE ATTACK

02:00 THE PRODIGY

San Miguel

17:45 DHARMACIDE

19:15 SHINOVA

21:35 AIR play 'Moon Safari'

00:50 LOS PLANETAS 'Super 8' lanaren 30. urteurrena ospatzen

03:35 FOLAMOUR (A/V)

Beefeater

17:30 MARTÍN DE MARTE

19:20 QUERALT LAHOZ

21:55 JIMENA AMARILLO

00:55 MEZERG

03:30 NEXO MALITO presenta: CRRDR + ALTA

Txiki

18:25 NEWDAD

20:30 CYMANDE

23:10 DEATH FROM ABOVE 1979

02:10 SHYGIRL presents Club Shy

Firestone

17:45 EL BUEN HIJO

19:25 ORBIT

22:00 NUNATAK

Basoa

17:00 NESKA

19:30 KETIOV

22:00 SOFIA KOURTESIS dj set

00:30 CORMAC

03:00 DJ TENNIS

Lasai

Curated by RINSE FM

19:00 THRISTIAN

20:30 BEN HAUKE

22:00 YAW EVANS

23:30 ALETHA

01:00 FACTA & K-LONE

03:00 FYI ROBYN

Uztailak 12 (ostirala)

Nagusia

18:30 MELENAS

20:20 KHRUANGBIN

22:40 GRACE JONES

01:30 UNDERWORLD

San Miguel

17:35 EZEZEZ

19:25 MARÍA JOSÉ LLERGO

21:30 PARCELS

00:05 MEUTE

02:50 OVERMONO

Beefeater

17:30 SILITIA

19:25 STANDSTILL

21:35 ALBERT PLA 'Rumbagenarios'

00:25 RALPHIE CHOO

03:00 SAMANTHA HUDSON

04:10 ORO JONDO

05:30 PARKINEOS

Txiki

18:30 KARAVANA

20:50 JORDAN RAKEI

23:00 EZRA COLLECTIVE

01:45 DERBY MOTORETA'S BURRITO KACHIMBA

Firestone

18:00 STR

20:00 DANIELA PES

22:05 AIKO EL GRUPO

Basoa

17:00 DJ GOSTOSO B2B SENDA FATAL

19:30 OGAZÓN

22:00 DJRUM

01:00 JENNIFER CARDINI

04:00 MARCEL DETTMANN

Lasai

19:00 TONI BASS

21:00 MIGUEL AGNES

23:00 XAMANA JONES

01:00 BALDMAN

03:00 LUCIENT

Uztailak 13 (larunbata)

Nagusia

18:25 ALCALÁ NORTE

20:15 EL COLUMPIO ASESINO

22:35 JUNGLE

01:30 ARCADE FIRE

San Miguel

17:40 AIRU

19:20 ZEA MAYS

21:20 SLOWDIVE

00:15 KIASMOS

03:05 FLOATING POINTS

Beefeater

17:30 OKI MOKI

21:30 LOS BITCHOS

21:30 LEWIS OFMAN

00:30 ALVVAYS

03:10 NERVE AGENT

04:30 BITXEANDO honako hauekin: INÉS HERNAND + DANILESS + DAVID VAN BYLEN

Txiki

18:30 GOOD NEIGHBOURS

20:30 MULATU ASTATKE

23:20 NONAME

01:45 MUJERES

Firestone

17:45 BOYE

19:35 ALBA MORENA

22:00 CHALK

Basoa

17:00 NIKI LAUDA

19:30 GABRIELLE KWARTENG

22:00 BUDINO

01:00 NICOLA CRUZ

04:00 JOHN TALABOT

Lasai

Curated by JASSS

19:00 NATHAN MICAY

21:30 LYDO

00:00 NAZAR

02:00 JASSS

Jaialdiko bonuak salgai daude dagoeneko, 175 euroan. Eguneko sarreren prezioa, ostera, 75 eurokoa da.