Gu

Gu

Gu

Musika

Kai Nakai: “Gaztetxeetan oraindik badago jendea oso irekia dela uste duena eta gero itxienak dira”

Shakira eta Bizarrapen sesioaren bertsioaz eta datozen proiektuez hitz egin du artista arabarrak, "GU"n.

  • Kai Nakai

    Kai Nakai. Argazkia: EITB Media

    11:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kai Nakai "GU"n izan da, Shakira eta Bizarrapen 53. sesioaren bertsioaren arrakastaren ostean. Abestiak izandako oihartzunaz gain, datozen bertsioen inguruan galdetu diote Maitek, Alainek eta Ibonek.

Etorkizunera begira jarrita, Kai Nakairen ibilbidean "aurrerapauso oso handia" izango den albuma aterako du gasteiztarrak. Regetoia, trapa, technoa eta elektronika uztartuko dituela kontatu digu Iratxek.

Gaztetxeetako biraz ere galdetu diote artistari. Gustura aritu izan den arren, oraindik egiteko lana badagoela kontatu digu Kai Nakaik. Izan ere, regetoiarekin eta dantzarekin aurreiritzi asko dituen pertsonekin topatu izan da artista.