X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

Jersey Club: klubetik atera eta TikToken leku propioa egin duen bazkalosteko redbulla

Azkenaldian sareetan bolo-bolo dabilen estiloa izan du hizpide Ainhoa Vitoriak, "B Aldea"n.

  • UNIIQU3ren sesio bat

    UNIIQU3ren sesio bat. Argazkia: @sapienshapes

    20:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jersey Club delakoa izan du hizpide Ainhoa Vitoriak "B Aldea"n. Musika estilo hau Jerseyn sortuta da, eta musika beltzetik, R&Btik, elektronikatik eta souletik edaten du.

Klubeko musikarekin azkenaldian gertatzen ari den bezala, TikTok sare sozialak sekulako bultzada eman dio Jersey Clubari. Izan ere, dantzalekuen mugak urratu eta koreografia biralen mundura egin du salto.

Estilo honetan sailka daitezkeen hiru artisten lanak ekarri dizkigu Ainhoak. Lehenengoa: Cookiee Kawaii artistaren "Vibe".


Jersey Club generoa izen batekin lotu behar izatekotan UINIIQU3 da. Aitzindarietako bat da eta klubetan eskaintzen dituen sesioek sekulako arrakasta dute bai zuzenean baita YouTuben ere. "Microdosing" da artistaren hit nagusia eta hori entzun dugu zuzenean.

Bitxikeria gisa, honakoa kontatu digu kolaboratzaileak: YouTuben egindako estudio baten arabera Jersey Club estiloak emakume jarraitzaile gehiago (% 65) ditu.

Azkenik, espainiar Estatuko adibide bitxi bat aipatu digu: ODDLIQUOR. Hainbat artista ezagunekin elkarlanean aritu ostean, ekoizleak hautsak harrotu ditu, bakarka, "HERMANITA" abestiarekin.