X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

Erresuma Batukoa entzuten dugu, baina Chicagon sortu zen: drillari buruz jakin beharreko guztia

Darko Eguiluz kolaboratzaileak Erresuma Batuko eta Chicagoko drilla bereizteko hainbat gako eman dizkigu.

  • Chief Keef

    Chief Keef. Argazkia: @chieffkeeffsossa

    23:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Darko Eguiluzek drill musika estiloaren oinarriak izan ditu hizpide "B Aldea"n.

Azkenaldian oihartzun handia eskuratu du generoak, traparen eztanda tarteko. Egun entzuten dugun drilla Erresuma Batutik datorren arren, sorreraz iparramerikarra dela azaldu digu Darkok; Chicagokoa, hain zuzen ere.

2010eko hamarkadaren hasieran entzun ziren bertan musika estilo honen ezaugarri bereizgarriak: baju indartsuak eta kaja zorrotzak. Letretan, kaleko banden arteko lehia, biziraupena eta indarkeria ziren nagusi.

Testuinguru horretan, nerabeak zirela "musikaren historia aldatu" zuten bi artista aipatu dizkigu kolaboratzaileak: Young Chop eta Chief Keef.

Gainera, Erresuma Batuko eta Chicagoko drilla bereizten ikasteko hainbat gako eman dizkigu.