X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Teknologia

WEB3: internet seguruago, arinago eta pribatuagoa egingo duen kode irekiko plataforma?

Blockchain, NFT, adimen artifiziala eta sareak eskaintzen dituen aukera berrien munduan murgildu gara beste behin, Lorea Argaraterekin.

  • WEB3

    WEB3

    22:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Internetekin eta teknologiarekin zerikusia duten berri guztiak beti datoz Lorea Argarateren eskutik.

Oraingo honetan, Beatport plataformaz, WEB3az eta muted.io-az aritu gara "B Aldea"ko kolaboratzailearekin.

Lehenengoa musika egiten duten pertsonentzat baliagarria izan daitekeen plataforma dela azaldu digu. Bertan, beste artista batzuen abestien pistak aurki ditzakegu Beatporten eta musika elektronikoan espezializatutako denda moduko bat dela kontatu digu.

WEB3a, ostera, egungo interneten funtzionatzeko modutik aldendu nahi duen sistema da. Kode irekiko plataforma da eta app deszentralizatuak sortzeko aukera ematen du, baita adimen artifizialekin zein erabiltzaileekin artxiboak partekatzeko ere.