X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

Nerve Agent, VVV [Trippin’you], Parkineos, Plasaporros eta bakala musikaren itzulera

Ainhoa Vitoriak neobakala estiloa izan du hizpide, "B Aldea"n.

  • Plasaporros

    Plasaporros. Argazkia: @kennethandersonx

    18:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Neobakala musika estiloaz aritu zaigu Ainhoa Vitoria "B Aldea"n. Rave kulturatik eratorritako joeran goia jotzen ari diren hainbat artistaren adibideak ekarri dizkigu kolaboratzaileak.

Hasteko, Albaceteko Nerve Agent. Punka eta bakala musika uztartzen ditu taldeak, eta Hofe euskal artistarekin egindako kolaborazioa aurki daiteke euren Dejad Ke los Niños Se Acerquen a Nerve Agent diskoan.

VVV [Trippin'you] hirukoa izan da bigarren proposamena. Taldearen hitzetan, eurei otu zitzaien neobakala kontzeptua. "Soinuari dagokionez, etiketak ez du funts handirik, baina post punka egiten duten olatu berritik bereizteko asmatu genuen", azaldu izan dute.

Hirugarren izena: Parkineos. Besteak beste, Ben Yarten "Xk Me Habré Metido Tanto Spiz" abestiaren remixa entzun dugu. Rave kulturan aurkitu zuen artistak bere lekua, hardcorearen bidetik.

Azkenik, Plasaporros granadarrak aipatu ditu Ainhoa Vitoriak. Cristina Aspirina eta Robzzz artistekin egindako "Mala mala" abestia entzun dugu.