X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

Favela funk: funk rapeatua eta dantza lizuna, Rio de Janeiroko kaleetatik

Favela funk edo funk carioca musika korrontea ekarri digu Darko Eguiluzek.

  • MC Dricka

    MC Dricka. Argazkia: @mcdricka

    20:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Favela funk musika estiloa izan du hizpide Darko Eguiluzek, "B Aldea"n.

Brasildik datorren korrontea da, duela 40 urte inguru sortutakoa. Funk eta hip-hop doinuak eta dantza erotikoak dira da musika mota honen ezaugarri nagusiak.

Rio de Janeiroko faveletako jendeak kalean jorratzen zuen musika estiloa, auzoan gertatzen ziren gaiei (drogak, indarkeria, maitasuna, heriotza…) abestuz.

Adibide gisa, MC Kevinhoren "Olha a Explosão" eta MC Drickaren "Ritmo Dos Fluxos" ekarri ditu Darkok.

Brasildik kanpo, egungo hainbat artista baliatu dira favela funkaz. Tartean, C. Tangana ("Pa´ Llamar Tu Atención") edo Judeline ("Canijo").