X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Zilibito Records kolektiboa: hyperpopa, post punka eta bachata, Oiartzundik

“hastapenak” izeneko diskoa aurkeztu digu Ekain Telletxea taldekideak.

  • Zilibito Records

    Zilibito Records

    13:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zilibito Records kolektibo oiartzuarra ezagutu dugu "B Aldea"n, Ekain Telletxea taldekidearen eskutik.

Oiartzungo sei lagunek osatutako kolektiboa da Zilibito Records. Hyperpopa eta pop punka jorratzen dute batik bat, euskaraz. Hala ere, eklektikoa da guztiz hastapenak izeneko lehen lana; izan ere, bachata bat eta emo musikaren influentzia duten abestiak aurkitu ditugu bertan.

Eraginez galdetuta, Merina Gris, Bengo eta Txil Txoko dira kolektiboko kideen momentuko artista kutunak.