B Aldea
Musika
Zeruaren frekuentziez, RRUCCULLA barakaldarraren artearen bitartez
Xalba Ramirezek Barakaldoko artistaren lan interesgarria ekarri digu "B Aldea"ra.
-
RRUCCULLA. Argazkia: @rrucculla
21:03 min
RRUCCULLAren lana ekarri digu Xalba Ramirezek, "B Aldea"ko ikasturteko lehen kolaborazioan.
Izaskun Gonzalez barakaldar artista dago RRUCCULLA izen artistikoaren atzean. Musika elektronikoa jorratzen du bere bakarkako proiektuan, berez bateria jolea den arren.
Zerua Freq. da RRUCCULLAren azken diskoa. LPari izena emateaz gain, honen leitmotiva osatzen dute zeruaren frekuentziek: inoiz entzun ez ditugun soinu horiek imajinatzen ditu artistak (bai baliabide tekniko aldetik baita kontzeptualki ere).
Hilo de algunos discos que plantaron semillas en mi cerebro y han ayudado a dar forma a 'Zeru Freq.' Va resumido:https://t.co/q7D6Uj5Kdj
— RRUCCULLA (@RRUCCULLA) September 29, 2023