X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

J-pop, kawaii ikonografia, animea eta cutecorea: Japoniako eragina, mendebaldeko artisten iruditerian

Ainhoa Vitoriak japoniar kultura miresten duten artisten zerrenda ekarri digu. Rosalía, Bad Bunny, Rojuu eta Sara Zozaya aipatu ditu, besteak beste.

  • 21:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Japoniar kulturak mendebaldeko artistengan duen eragina izan du hizpide Ainhoa Vitoriak "B Aldea"n.

Tartea hasteko, asiar kulturak Rosalíaren musikan izan duen eragina aipatu du kolaboratzaileak, baita kawaai ikonografia (begi handidun aurpegi samurrak, Hello Kitty, pastel koloreak, kolore argidun ilustrazioak…) eta cutecore delako korronte estetikoa.

Kataluniar artistaren janzkeran eta bideoklipetako estetikan ez ezik, abestietan ere nabaria da influentzia, MOTOMAMI diskoaren izenetik hasita ("moto"-k gogorrago esan nahi du japonieraz) "Saoko" edo "Sakura" abestien tituluetaraino.

Jarraitzeko, Rojuu kataluniar artistak animearekin duen lotura azaldu digu Ainhoa Vitoriak. Izen artistikotik hasi eta bere abestien letretan bukatuta, sekulakoa da japoniar pop kulturak artistarengan izandako eragina.

Gurera etorrita, Sara Zozaya aipatu du kolaboratzaileak. Izan ere, gipuzkoar artistak sarritan aipatu du japoniar kulturarekiko duen miresmena. Zozayak berak azaldu digu: "Umea nintzenean Miyazakiren Chihiroren Bidaia ikusi nuen Belodromoan, eta orduan sortu zen konexioa. Kultura horietan badakite barruan dugun umearekin konektatzen, hemen baino gehiago".