X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

‘MOTOMAMI’ efektua: bi urte Rosalíak pop kulturaren iruditeria aldatu zuenetik

Kataluniar artistaren azken diskoaren bigarren urteurrenean, Rosalía erreferente argitzat duten hainbat artista ekarri dizkigu Ainhoa Vitoriak.

  • Rosalía

    Rosalía

    25:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Efemeride batekin etorri zaigu Ainhoa Vitoria "B Aldea"ra: Rosalíaren MOTOMAMIren bigarren urteurrena. Diskoa mugarria izan da azken urteetako musika komertzialaren eszenan, eta hainbat artistaren erreferente argia bilakatu da Rosalía.

Horietako batzuk ekarri dizkigu Ainhoa Vitoriak. Hasteko, Julieta artista. Honen "T'ENXULES" kanta Rosalíaren "Tuya"ren tankerakoa dela azaldu digu.

Japoniar kulturarekiko miresmena da Rosalía efektuaren adarretako bat. Ildo horretatik, beste bi artista katalan aipatu dizkigu kolaboratzaileak: Maria Hein eta Paula Cendejas.

Alba Morena, ANADIE eta Judeline ere badira Rosalía efektuaren alor estetiko eta musikalaren olatuarekin lotzen diren beste hiru artista hasiberri.

Pepa Salazar diseinatzailea ere aipatu du Ainhoa Vitoriak. Salazar izan zen MOTOMAMIren jantzitegia sortzeaz arduratu zen profesionala, eta diskoa atera zenetik Madonna, Aitana, Nathy Peluso eta Kim Kardashianentzat egin du lan, besteak beste.

Gurera etorrita, MOTOMAMIk IZAROren unibertsoan izan duen eragina eztabaidaezina da. Bizkaitar artistaren zero erako abestiak, jantziak eta unibertso minimalista izan ditu hizpide kolaboratzaileak.