X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

nusar3000: folklorea, abangoardiako elektronika eta Rosalía efektua

Aurpegirik erakutsi gabe, jaialdi eta klub entzutetsuenetan irakurri dugu aurten nusar3000ren izena. Ekoizlearen obraz eta Rosalíaren bendizioak eman dion sonaz aritu zaigu Ainhoa Vitoria.

  • nusar3000

    nusar3000. Argazkia: @carl0ta_

    15:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

nusar3000 artista izan du hizpide Ainhoa Vitoriak "B Aldea"n. 2021ean atera zuen ekoizleak bere lehen abestia. Ordutik, klubak astindu ditu abesti propio eta remixekin, aurpegirik erakutsi gabe.

Madrildar artistak duela hamar egun inguru atera du "NASKAR" izeneko azken abestia, bere estreinako albuma izango denaren lehen singlea.

Abesti propioak sortzeaz gain, hainbat artistarekin kolaboratu izan du (ODDLIQUOR eta Judeline kasu). Ospea, ostera, Rosalíaren "Despechá" abestiaren remixak ekarri zion.

Izan ere, kataluniar artistaren oniritzia jaso du bertsioak, eta MOTOMAMI birako showetan (baita moda desfileetan eta nazioarteko jaialdietan ere) entzun ahal izan dugu.