X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Bitxikeriak

Grimes Coachellan: gertatu zitzaionaren nondik-norakoak eta oholtza gainean halakoak ekiditeko gomendioak

Kanadar artistaren zuzenekoaren bideoa biral egin da sare sozialetan. ALAIk gertatu zenaren datu guztiak eman dizkigu "B Aldea"n.

  • Grimes, 2024ko Coachellan

    Grimes, 2024ko Coachellan

    24:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

2024ko Cochella jaialdiak utzi dituen une biraletako bat izan da Grimesen lehen asteburuko kontzertuarena. Garrasika eta kexuka ikusi dugu artista, DJ seta gelditu eta arazo teknikoak izaten ari zela esan zuen arte.

Arazo tekniko horien atzean zegoena kontatu digu ALAI ekoizleak, "B Aldea"n. Honek azaldu digunez, Grimesek bere pintxatzeko kanpo memoriaren kudeaketa enpresa bati enkargatu zion, eta ez zuen errepasatu enpresa horrek egindako lana.

Oholtzara igo zenean, kanten tempoa bikoiztuta zegoela ikusi zuen, eta eragiketa matematikoak (behar zuen erritmoa lortzeko eragiketak, alegia) gainezka egin zion.  

Halako egoera baten aurrean dj-ek dituzten hainbat truko ekarri dizkigu kolaboratzaileak.