Dida!

Dida!

Dida!

Lehiaketa berezia

Gaur amaituko da 'Destination EH' operazioan parte hartzeko epea

I.U.

Zuen herrietako bideoak ikusi nahi ditugu. 2.500 euro daude jokoan!

  • Destination Eh lehiaketa

    Destination Eh lehiaketa

Uda iristeko geroz eta denbora gutxiago geratzen denez, oporretarako planak egiten hasi nahi dugu, dida! Krisiak ez digu aurten urrutira joaten utziko: zergatik ez gara Euskal Herrian geratzen? Zure herri edo hiria, zer moduz oporretarako?

Aukera ez da batere erraza; beraz, 'Destination EH' lehiaketa jarri dugu martxan! Zer egin behar da?

Zuen hiri edo herrietako bideo laburrak igo behar dituzue webgune berezira: bideoklipak, lipdubak, flashmobak, parodiak… edozein generok balio du! Minutu bat izan behar du gutxienez, eta hiru, gehienez. Nahi duzuna eginez, baina zure herria edo hiria saldu behar diguzu. Kaleak, festak, txokoak, jendea… Zure herria joan nahi dugu! Zaramak kantatzen zuen bezala: ''Zatoz Euskal Herrira!''.

Ideia 'MyDestination’s Biggest, Baddest Bucketlist' lehiaketan oinarrituta dago. Vagabrothers kaliforniarrek hartu dute parte bertan Donostiari buruz egindako bideoarekin: ''24 hours in San Sebastian''.

Eta irabazi egin dute!

Ikusi ezazu: ideia bat baino gehiago emango dizute! Beste hainbat adibide ere baditugu!

Sari paregabeak ditugu: Entzuleen saria (1.500 euro), eta epaimahaiaren saria (1.000 euro). Ez galdu aukera, eta ekin lanari!

Gaur amaituko da lanak igotzeko epea. Bozketa fasea datorren astean, ekainak 18, ipiniko dugu martxan, eta irabazleren izena ekainaren 27an jakinaraziko dizuegu 'dida!' saioan!

Zeren zain zaude? Tira, zure herri edo hiria saltzera! Hasi lanean, eta zorte on!