X-dida!-X

X-dida!-X

Dida!

The Future Game

Nola irudikatzen dugu 2050a? Nolakoa izatea nahi dugu? Noraino eragin dezakegu? Hemen da “The Future Game”

Olatz Ibarretxe, 'The Future Game, Bihar zer?' inkestaren arduraduna 'Dida'n izan da, ekimenaren nondik norakoak azaltzen.

  • The Future Game

    The Future Game

    7:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

The Future Game, Bihar zer? Inkestari buruz aritu da Olatz Ibarretxe "Dida"n. Gazteei etorkizunaren inguruan dituzten ikuspuntu, espektatiba eta nahien inguruan galdetu eta aldaketa aktiboa gauzatzeko gunea da The Future Game.

Besteak beste, gerrez, drogez, errenta unibertsalaz eta kontsumo ohiturez galdetuko zaie gazteei, joko gisa planteatutako galdetegian. Gero, The Future Gamen ekimenean parte hartu duten hainbat kidek hainbat saio egingo dituzte Twitch sare sozialean, inkestako erantzunen inguruan eztabaidatu eta hausnarketak proiektu bilakatzeko.

Nola irudikatzen dugu etorkizuna? Nolakoa izatea nahi dugu? Noraino eragin dezakegu? The Future Gamen antolatzaileen ustez, iritsi da halako galderei erantzun eta eraldaketa aktiboa abiarazteko unea.