Dida!

Dida!

Dida!

Musika urbanoa

Jhay Cortez: musikaria, ekoizlea eta regetoiaren Olinpoko artisten letragilea

Puerto Ricoko musikariaren obraren errepasoa egin du Maialen Goirizelaiak, artistaren abestirik ezagunenak entzuten genituen bitartean.

  • Jhay Cortez

    Jhay Cortez. Youtubeko bideo batetik ateratako irudia

    18:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jhay Cortez musika puertorricarrari buruz aritu da Maialen Goirizelaia bere asteroko tartean. Regetoiaren izarra da Cortez, eta mundu mailako artista entzutetsuenekin egin ditu elkarlanak.

Cortezen diskografian sakondu aurretik, Puerto Ricon dagoen regetoi abeslarien harrobiaz aritu da "Dida"ko kolaboratzailea; izan ere, puertorricarrak dira Bad Bunny, Don Omar, Dady Yankee, Residente eta Rauw Alejandro.

16 urterekin murgildu zen Jhay Cortez musikaren munduan, bere abestiak sortzen eta beste hainbat musikarentzat letrak idazten. Bada, Cortezenak dira Cardi B-ren "I Like It", Natti Natasha ft Ozunaren "Criminal" eta J Balvin ft Rosaliaren "Brillo" abestien letrak.

Estudioko bi album plazaratu ditu musikariak: Famouz (2019) eta Timelezz (2021). Azken honetan, hainbat artistaren kolaborazioak eta Don Omarren "Dile" hit-aren bertsioa egin ditu, besteak beste.

Cortezen ibilbideko perlak ekarri ditu Maialen Goirizelaiak. Entzun hemen!