X-dida!-X

X-dida!-X

Dida!

Musika

JuL, 2021ean 800.000 album saldu dituen frantziar artista urbanoa

Frantziar drill, trap, hip-hop eta raparen eszenako izenik ezagunena da. Maialen Goirizelaiak musikariaren ibilbide profesionalaren laburpena egin du "Dida!"n.

  • JuL

    JuL. YouTubeko bideo batetik ateratako irudia

    18:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

JuL artista urbanoaren lana ekarri digu Maialen Goirizelaiak "Dida!"ra, bere urteko lehen tartean. Marseillar musikariak 31 urte ditu eta Frantziako musika urbanoaren esparruan disko gehien saldu eta entzunaldi gehien dituen artista da.

Ghetto Phénomène kolektiboan hasi zan musika egiten, 2014ra arte. Orduan, bakarlari gisa hasi eta auto ekoizpenaren aldeko apustua egin zuen, zigilu propioa sortzera iristeraino: D'or et platine.

JuLen salmenta datuak ez dira edonolakoak: 2021ean 800.000 disko saldu zituen; eta, orotara, bost milioi t'erdi kopia saldu ditu bere ibilbide profesionalean.

Ekoizle gisa egindako lanek sekulako sona dute frantziar Estatuan eta drill, hip-jop eta raparen munduko izenik entzutetsuenekin izan ditu hartu emanak. Adibide bat aipatzeko, "Indépendance" izeneko azken diskoan Morad artistarekin egindako Toda la noche abestia ekarri digu Maialen Goirizelaiak.