Dida!

Dida!

Dida!

DIDA

Perreatzea eta musukatzea: egungo medikuek bidaltzen duten pilula

Asteburu osasuntsu bat izateko aholkuak ekarri dizkigute gure juergazaleek gaurko saiora: posible al da larunbateko juergaren ostean Zegama Aizkorriko mendi lasterketara joatea?

  • JUERGI. Aitziber Grados Muñoa eta Malen Altuna Biteri. EITB

    JUERGI. Aitziber Grados Muñoa eta Malen Altuna Biteri. Argazkia: EITB Media

    10:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gure juergazaleak medikuaren kontsultatik pasatu dira goizean. Juerga osasuntsuak existitzen al dira? Igande honetan Zegama Aizkorriko mendi lasterketa dagoela jakinda, Malenek eta Aitziberrek larunbateko juerga eta hurrengo eguneko mendi martxa asteburu bakar batean batu nahi izan dituzte. Nola? asteburu osasuntsu bat proposatuz.

Medikuak emandako aholkuak jarraituz, perreatzea edo juergan fitxatutako crush berria musukatzea uste baino osasuntsuagoa izan daitekela konturatu dira. Eta, beharbada, kiroldegira joatea baino aukera hobea izan daiteke twerkinga praktikatzea ere!

Siesta, yoga, ligatzea, mendi martxa... proposamen gehiegi asteburu bakar baterako, baina aizu, zoirontasunaren hormona sortzearen truke edozer, ezta?