Dida!

Dida!

Dida!

Elkarrizketa

‘Glastonbury’, Nøgenen single berria, primizian estreinatu dugu gosari eder batekin

Taldeko kideak "Dida!"ra etorri dira, gosaltzera. Gainera, aterako duten diskoaren inguruko hainbat gadera erantzun dizkigute.

  • Nøgen taldeko kideak

    Nøgen taldeko kideak. Argazkia: EITB Media

    24:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nøgen taldeko kideak "Dida!"n izan dira, "Glastonbury" izeneko single berria aurkezten.

Izenaren atzean dagoenaz galdetuta, duela zazpi urte eman zuten lehen elkarrizketaraino joan behar dugu. Izan ere, orduan esan zuten euren ametsetako bat Glastonbury jaialdian jotzea zela. Ez daude aurtengo kartelean, eta oraindik ere gustatuko litzaieken arren, taldearen barne txantxa bihurtu dela kontatu digute.

Gosaltzeko ekarri dituzten gutizien artean, mangoak jan ditugu. Eta Joseba Sarrionandiarekin Kuban izandako anekdota bitxia kontatu digute.

Oraindik ez digute aurreratu noiz aterako duten disko berria, baina esklusibaren bat atera diegu: ZEID Festen ikusiko ditugu apirilaren 1ean eta ez dira oholtza gainera bakarrik igoko: beste norbait gonbidatuko dute.

Bideoklipa ere gurean dugu ikusgai, esklusiban. Bertan, mahai baten bueltan ikusi ditugu kideak. Hala hartzen baitira erabakiak Nøgenen: mahai baten bueltan, janaz eta edanaz inguratuta.