Gaztea
Zeid Fest
B. F. | EITB Media
"Nochentera" abestiarekin Benidorm Fest jaialdia astindu zuen artistak. Apirilaren 1ean zuzenean entzun eta dantzatuko dugu kanta, BEC!en.
Vicco. 'Nochentera'ren bideoklipeko irudia
Vicco artistarena izan da ZEID Festek 2023ko kartelera gehitu duen azken izena. Benidorm Fest lehiaketan ezagutu genuen kataluniar artista, "Nochentera" izeneko hit itsaskorrarekin.
Ordutik hiru hilabete pasatu diren honetan, abestiak hainbat errekor hautsi ditu. Tartean, "Nochentera"k ia lau milioi eta erdi ikustaldi ditu YouTuben, eta ia hamabost milioi entzunaldi Spotifyn.
Aurtengo edizioa
Vicoren musikaz gain, bertaratzen direnek ZETAK, La M.O.D.A., Gozategi, Zahara Rave, Don Patricio, Nøgen, Esne Beltza,Txiltxoko, Samantha Hudson, Kukai, Eñaut Elorrieta, Skabidean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Olaia Inziarte, Kerobia eta La Fúmiga taldeez gozatzeko aukera izango dute. Baita Doctor Deseo, La Furia, Elektropottotte Emakumeen Txaranga eta Albina Stardustek zuzendutako Euskal Trabestiak izeneko showaz ere.
Sarrerak
ZEID Festen bigarren edizioko tiketak salgai daude dagoeneko, hemen. Gainera, orain erosiz gero eta GAZTEAZEIDFEST kodea erabiliz gero, deskontu txiki bat izango duzue.
Gaztea, ZEID Festen irrati ofiziala
Gaztea izango da Zeid Fest 2023ko irrati ofiziala, eta eduki esklusiboak aurreratuko ditugu, bai irratian zuzenean, baita webgunean eta sare sozialetan ere.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.