Dida!

Dida!

Dida!

Elkarrizketa

XSakararen berriena estreinatu dugu: “Berriro ere” reggaetoi lizuna

Bermeotar artistak “Lurrikarak” izeneko albumeko single berria aurkeztu digu “Dida!”n.

  • Xsaraka

    Xsaraka. Argazkia: @adrianaf96

    8:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

XSakara "Dida!"n izan da, Lurrikarak izeneko albumaren single berri aurkezten: "Berriro ere" izeneko kanta. Artistak berak "reggaetoi lizun" gisa definitu du kanta.

Estreinuarekin pozik dagoen arren, azkenaldian, sorkuntzak beretzat gozotik baino gazitik gehiago duela azaldu digu XSakarak. Izan ere, aurten "B Aldea"n emandako elkarrizketan aurreratu zuenez, album berria atera ostean denbora batez erretiratzeko asmoa du bermeotarrak.

Zuzenekoak ematea maite duen arren, sorkuntzak erre egiten duela kontatu digu: "Presio handia sartzen diot nire buruari, munstro bat da, jan egiten dit".