cerrar buscador

Bermeo

1 / 28 Hurrengoa
Juan Azkarate hil da, Euzko Itsas Gudarosteko azken gudaria

Juan Azkarate hil da, Euzko Itsas Gudarosteko azken gudaria

Euzko Itsas Gudarosteko azken gudaria hil da. Juan Azkarate bermeotarra 15 urterekin sartu zen soldadu, euskal armadaren ontzietako batean, eta gudarosteko kiderik gazteena izan zen. Guden, urperatzeen eta ihesaldien lekuko izan zen eta Jose Antonio Agirre lehendakaria ere ezagutu zuen.
Frantziako Tourraren 1. etaparen profila eta ibilbidea: Bilbo-Bilbo (182 kilometro)

Frantziako Tourraren 1. etaparen profila eta ibilbidea: Bilbo-Bilbo (182 kilometro)

2023ko Tourraren lehen etapa Bizkaian jokatuko dute, osorik. Ibilbidean, bost mendate puntuagarri izango dira; horietako bat, Ganguren, 2. mailakoa, eguneko gogorrena izango da, baina Pike, 3. mailakoa, helmugatik 10 kilometrora, erabakigarria izan liteke.
Kaiku eta Bermeo dira Bizkaiko txapeldunak, arraunean, emakumezkoetan eta gizonezkoetan

Kaiku eta Bermeo dira Bizkaiko txapeldunak, arraunean, emakumezkoetan eta gizonezkoetan

Deustu eta Zierbena helmugaratu dira bigarren tokian, hurrenez hurren, igandean jokatutako txapelketan.

Pertsona bat zauritu da Sollube gainean izandako istripuan

Pertsona bat zauritu da Sollube gainean izandako istripuan

Pertsona bat zauritu da BI-631 errepidean, Sollube gainean, Meñakako udalerrian (Bizakaia) izandako isatripu baten ondorioz. Ezbeharra goizeko 07:25ean gertatu da, Bermeorako noranzkoan. Errepidea itxi egin behar izan dute eta, ondorioz, auto-ilarak eragin ditu.

Xabi Gutiez ''XSakara'': ''3D efektua sartu diet 5 abestiri, eta kanpoan utzi dizkidate plataforma digitalek''

Xabi Gutiez ''XSakara'': ''3D efektua sartu diet 5 abestiri, eta kanpoan utzi dizkidate plataforma digitalek''

Xabi Gutiez "XSakara" rapero bermeotarrak dioenez, 'Lurrikarak' bere azken diskoak 5 kanta ditu eta beste 5 falta dira ateratzeko, hasiera batean 3D efektuarekin sortu zituenak; gutxinaka ateratzen joango da. Dioenez, raperoa den arren, popa, rocka eta punka ere egiten ditu.

Bermeok irabazi du Euskadiko Trainerilla Txapelketa

Bermeok irabazi du Euskadiko Trainerilla Txapelketa

Bizkaitarrak Orioren eta Hondarribiaren aurretik gailendu dira, euren historiako 10. garaipena lortzeko. Emakumezkoetan ez da estropadarik egon, hiru taineru bakarrik aurkeztu direlako.

Abian da Bermeoko XXIX. Arrain Azoka

Abian da Bermeoko XXIX. Arrain Azoka

Gaurtik hasi eta igandera bitartean festa-giroan murgilduko da Bermeo XXIX. Arrain Azokan. Arrantza jasangarri eta iraunkorra aldarrikatu dute, kalitatezko produktuak dastatzen jarraitu ahal izateko. "Dastatu itxasue" gonbidapena eginez ireki dute aurtengo azoka.

3 milioi kilo antxoa baino gehiago eta 7,4 milioi kilo berdel harrapatu ditu euskal flotak kanpaina hasieratik

3 milioi kilo antxoa baino gehiago eta 7,4 milioi kilo berdel harrapatu ditu euskal flotak kanpaina hasieratik

Getarian gaur ospatzen ari diren Antxua Egunaren eta Arrantzale Egunaren ekitaldi nagusian eman du jakitera Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak 2023ko antxoa eta berdel harrapaketen lehen balantzea.
Orduko 95 kilometroko haize boladak izan ziren Bermeon eta Donostian atzo, enbata sartu zenean

Orduko 95 kilometroko haize boladak izan ziren Bermeon eta Donostian atzo, enbata sartu zenean

Gainera, orduko 80 kilometroko mendebaldeko/ipar-mendebaldeko haize boladak neurtu zituzten Galeako lurmuturrean (Getxo) eta Almiken (Bermeo), eta 71 kilometrokoak Higerren (Hondarribia).
Munduko Atun Hirien Aliantza sinatu dute, Bermeon

Munduko Atun Hirien Aliantza sinatu dute, Bermeon

Munduko zazpi hiritako ordezkariek etorkizunean espezie honen iraunkortasuna bermatzea helburu duen akordioa sinatu dute.
Endika Etxebarria: ''Bermeon lortu badugu jendeak atuna gordinik jatea edonon lor dezakegu''

Endika Etxebarria: ''Bermeon lortu badugu jendeak atuna gordinik jatea edonon lor dezakegu''

Alex Duke eta Endika Etxebarria Alakranako sukaldariek azaldu dutenez 2006an ultraizozketa sartu zen itsasontzian, gauzak egiteko beste era baten bilan. Horrek posible egiten du atuna gordinik, erdi gordinik, ketuta, eskabetxatuta, marinatuta edo gatzunetan kontsumitu ahal izatea.

Atunaren sektoreak arrantza-jarduera iraunkorra sustatzeko hitzarmen orokorra proposatu du

Atunaren sektoreak arrantza-jarduera iraunkorra sustatzeko hitzarmen orokorra proposatu du

Nazio Batuen, Europar Batasunaren, Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek 'Atunaren Iraunkortasunaren aldeko Nazioarteko Adierazpena' aurkeztu dute, Helena Orella Bermeoko Tuna Forum-aren zuzendariarekin batera.
Addar taldeak 'Bihotza urratu arte'' abestia eskaini digu akustikoan eta zuzenean

Addar taldeak 'Bihotza urratu arte'' abestia eskaini digu akustikoan eta zuzenean

Bermeoko Addar taldeak "Gordinik" diskoa kaleratu du, rock eskandinaviarra, indarrez betetako reefak eta melodia lazgarriak dituen lana. Bigarren diskoa dute, 9 abestiz osatutakoa, eta inoiz baino gogorrago datorrena. "Hitzokei" saioan "Bihotza urratu arte" abestia jo dute, akustikoan eta zuzenean.

Ba al zenekien munduan harrapatzen den atunaren %10 Bermeoko enpresek hartzen dutela?

Ba al zenekien munduan harrapatzen den atunaren %10 Bermeoko enpresek hartzen dutela?

1967. urtean hasi zen arrantzan Eschebastar. Sei ontzi dituzte, ezagunena akaso Alakrana, eta atuna harrapatzen dute Indikoan. Arrainak kontserbatan saltzeaz gain, orain atuna ontzian bertan ultraizozten dute eta hala, freskoago mantentzen da. Bermeo Tuna World Capital zergatik den azaldu digute.

Parrilan egindako hegaluze mendrezka dastatu dugu Bermeoko Cannon Etxea Jatetxean

Parrilan egindako hegaluze mendrezka dastatu dugu Bermeoko Cannon Etxea Jatetxean

Ana Garciarekin izan gara Bermeoko Cannon Etxea Jatetxean. Parrila da beraien berezitasuna eta Ioritz Pereirak parrilan egindako hegaluze mendrezka dastatzeko aukera izan dugu.

Garoa Martinez 8. izan da Europako txapelketan, eta marka berria ezarri du bi kolpetan

Garoa Martinez 8. izan da Europako txapelketan, eta marka berria ezarri du bi kolpetan

Bermeotarrak 112 kilo altxatu ditu bi kolpetan, eta Espainiako marka hobetu du.
Bizkaiko kostaldean 500 amurekin legez kanpo arrantzan ari zen gizon bat atzeman dute

Bizkaiko kostaldean 500 amurekin legez kanpo arrantzan ari zen gizon bat atzeman dute

Lizentziak baimendutako amu kopuruaren halako 80 zeramatzan. Bi egun lehenago, Bermeoko portuan kainaberarekin arrantzatzen harrapatu zuten gizon bera.
Orio eta Bermeo, garaile Oriaren XXIX. Traineru Jaitsieran

Orio eta Bermeo, garaile Oriaren XXIX. Traineru Jaitsieran

Emakumezkoetan, Oriok bigarrenez irabazi du etxean. Donostiarra 14 segundora iritsi da, eta Tolosaldea hirugarren izan da, ia minutu erdiko atzerapenarekin. Gizonezkoetan, Urdaibaik hirugarrenez irabazi du estropada. Bigarren, etxeko ontzia sailkatu da, 7 segundora, eta hirugarren Hondarribia, 13ra.

Urtebete da ETBk Bermeoko Jose Done ikastetxean izandako sexu-abusuak azaleratu zituenetik

Urtebete da ETBk Bermeoko Jose Done ikastetxean izandako sexu-abusuak azaleratu zituenetik

Guztira, Menesianoen ikastetxe horretako 13 ikasleren ahotsak entzun genituen. Felipe anaiak, zentroko zuzendaria zenak egin zituen abusu horiek. Bideo baten bidez aitortu zituen abusuak, baina biktimek barkamen eskaera publikoa egitea eskatzen jarraituko dute.

Bermeoko Gaztelugatxe Gozotegian prestatutako aratuste tostada irabazleak dastatu ditugu

Bermeoko Gaztelugatxe Gozotegian prestatutako aratuste tostada irabazleak dastatu ditugu

Urko Arostegi ezagutu dugu Bermeoko Gaztelugatxe gozotegian. Bilboko Aratuste Tostaden Lehiaketa askotan irabazi dutela azaldu digu Urkok errezeta irabazle hau prestatzen duen bitartean.

Buztana saltsan dastatu dugu Bermeoko Almiketxu erretegian

Buztana saltsan dastatu dugu Bermeoko Almiketxu erretegian

Jose Ramon Alboniga-Menor ezagutu dugu Bermeoko Almiketxu erretegian. Kontatu digunez, Almiketxu baserri bat izatetik erretegia izatera pasa zen duela 50 urte baino gehiago. Sukaldean, Guillermo Galparsorok buztana saltsan prestatu digu.

Desagertutako 80 urteko gizonezko bat hilotz topatu dute Bermeon

Desagertutako 80 urteko gizonezko bat hilotz topatu dute Bermeon

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gizona Artike ibaira jausi ote den eta korronteak Bermeoko portura eraman ote duen argitzeko. Senitartekoek atzo gauean jakinarazi zuten etxetik falta zela.
Atzo gauean desagertu zen 80 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Bermeoko portuan

Atzo gauean desagertu zen 80 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Bermeoko portuan

Gizona ez zen etxera itzuli atzo gauean eta senideek haren desagerpena salatu zuten. Larrialdietako zerbitzuek goizaldean aurkitu dute gorpua, Bizkaiko udalerriko portuan.

Alerta Bizkaiko ibaietan: Butroek eta Gobelak uholde txikiak eragin dituzte Mungian eta Getxon

Alerta Bizkaiko ibaietan: Butroek eta Gobelak uholde txikiak eragin dituzte Mungian eta Getxon

Sondikan, hainbat ume ebakuatu behar izan dituzte ur-poltsa batean harrapatuta geratu den autobus batetik. Jaurlaritzak Uholde Arriskuetarako Plan Bereziaren alerta-fasea aktibatu du
Abisu horiak haizeagatik, olatu handiengatik eta euri zaparradengatik

Abisu horiak haizeagatik, olatu handiengatik eta euri zaparradengatik

Biharko 24:00ak arte euri asko egingo du Kantauri isurialdean, Baztanen eta Bidasoan. Gainera, olatu handiak espero dira euskal kostaldean. Goizaldean 125 km/h-ko ufadak neurtu dituzte Matxitxakon (Bizkaia).
Bermeoko menesianoen ikastetxean elizgizon batek haurrei egindako sexu abusuak salatu dituzte

Bermeoko menesianoen ikastetxean elizgizon batek haurrei egindako sexu abusuak salatu dituzte

Bermeon elkarretaratzea egin dute gaur iluntzean menesianoen ikastetxean gertatutako sexu abusuak salatu, eta biktimei babesa emateko. ITAIAk deitutako elkarretaratzean, abusu horiek jasandakoak ere izan dira. ITAIAk elizaren jarduna  gaitzetsi nahi izan du.

Elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Bermeon, San Jose ikastetxeko zuzendari ohiaren abusuak salatzeko

Elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Bermeon, San Jose ikastetxeko zuzendari ohiaren abusuak salatzeko

19:30ean hasiko dute protesta, zeinaren bidez asmo duten duela lau hamarkada ikastetxe horretan jazotako sexu abusuak salatzea.
Berrio-Otxoako zuzendaritza taldeak Felipe menesianoaren sexu abusuen harira isiltasuna eskatu die irakasleei

Berrio-Otxoako zuzendaritza taldeak Felipe menesianoaren sexu abusuen harira isiltasuna eskatu die irakasleei

Ikastetxeek ofizialki ez dute adierazpenik egin, baina euren burua zuritzen saiatzen ari dira. Berriotxoako zuzendaritzak lasaitasuna eskatu die familia, ordea, hauek, azalpenak nahi dituzte.
Bilboko gotzaina: Arazoa ez da konpontzen barkamen eskaera batekin, jarrera aldaketa batekin baizik

Bilboko gotzaina: "Arazoa ez da konpontzen barkamen eskaera batekin, jarrera aldaketa batekin baizik"

Bilboko gotzainak baieztatu duenez, Bermeoko lau biktimarekin elkarrizketatu zen. Zentzu horretan, “kontatzen dituzten istorioak zalantzan jartzea oso zaila da”, azpimarratu du. Aitortza ekitaldi publiko batean parte hartzeko prest azaldu da.
Bermeoko pederastak Santutxuko Berrio-Otxoa ikastetxean ere egin zituen sexu abusuak

Bermeoko pederastak Santutxuko Berrio-Otxoa ikastetxean ere egin zituen sexu abusuak

EITBk jakin duenez, Bermeoko Jose Done ikastetxeko zuzendari ohiak gutxienez hiru umeri egin zizkien sexu abusuak Santutxuko Berrio-Otxoa eskolan.
Santutxuko Berrio-Otxoa ikastetxean Felipe anaiaren sexu-abusuak jasan zituen Iñakirekin hitz egin du EITBk

Santutxuko Berrio-Otxoa ikastetxean Felipe anaiaren sexu-abusuak jasan zituen Iñakirekin hitz egin du EITBk

Iñaki (ez da haren benetako izena) Felipe anaiaren biktima izan zen 9 urte zituenean. Bermeoko pederastak Iñakiren gurasoak konbentzitu zituen, kurtsoa errepika zezan. "Nire ondorioa da urtebete gehiago izan nahi ninduela, noizean behin bulegoan ukipenak egin ahal izateko", adierazi du.

Felipe anaia menesianoak Bermeon ez ezik Santutxuko Berrio-Otxoa ikastetxean ere egin zituen sexu abusuak

Felipe anaia menesianoak Bermeon ez ezik Santutxuko Berrio-Otxoa ikastetxean ere egin zituen sexu abusuak

EITBk jakin ahal izan duenez, Bermeoko Jose Done ikastetxeko zuzendari ohiak gutxienez hiru umeri egin zizkien sexu abusuak Santutxuko Berrio-Otxoa eskolan.

Bilboko gotzaina: 'Arazoa ez da amaitzen barkamen eskaera batekin, jarrera aldaketa batekin baizik'

Bilboko gotzaina: 'Arazoa ez da amaitzen barkamen eskaera batekin, jarrera aldaketa batekin baizik'

Gaur gauean ETB2n eskainiko den elkarrizketa batean, Joseba Segurak esan du "orrialdea pasatzeko modurik onena" "gardentasun osoz hartu behar ditugun erantzukizun guztiak bere gain hartzea" dela.

Vatikanoa EITBk jakinarazitako sexu abusuak ikertzen ari da Bermeoko Jose Done ikastetxean

Vatikanoa EITBk jakinarazitako sexu abusuak ikertzen ari da Bermeoko Jose Done ikastetxean

Menetarrek prozesu kanoniko bat abiatu zuten, eta Erromara eraman zuten kasua espediente bat irekitzeko, nahiz eta ikerketen egoeraren berririk ez izan.
Bermeoko menesianoen eskolan sexu abusuak egin izana aitortu du lehenengoz Felipe anaiak

Bermeoko menesianoen eskolan sexu abusuak egin izana aitortu du lehenengoz Felipe anaiak

Pribatuan, bere 3 biktimari erakutsitako bideo batean onartu du hori eta barkamena eskatu ere bai, baina ez du publiko egin. Biktimek, beren aldetik, barkamen publikoa eskatzen dute.

Jose Done eskolako sexu abusuen biktimek bozeramaile bat kontratatu dute, horrelako egoerak kudeatzen aditua

Jose Done eskolako sexu abusuen biktimek bozeramaile bat kontratatu dute, horrelako egoerak kudeatzen aditua

Kasu hauek preskribatuta daude, baina prozesu kanonikoa dago irekita abusu kasuengatik. Kanporaketa prozesua martxan dagoela azaldu du bozeramaileak, ordea, horren emaitza jakin arte ez dutela kanporatuko.

Bermeoko alkatea: ''Urrats garrantzitsua da justizian eta erreparazioan, baina lanean jarraitu beharko dute''

Bermeoko alkatea: ''Urrats garrantzitsua da justizian eta erreparazioan, baina lanean jarraitu beharko dute''

Aritz Abaroa Bermeoko alkateak nabarmendu duenez, Udalak hasieratik babestu ditu biktimak, eta errepazioaren bidean, pauso gehiago eskatu ditu berriro gertatu ez dadin.

Zupiria, Bermeoko biktimek galdegindako barkamenaz: Gutxieneko onarpena beti izan daiteke lagungarria

Zupiria, Bermeoko biktimek galdegindako barkamenaz: "Gutxieneko onarpena beti izan daiteke lagungarria"

"Biktimek ontzat hartzen dituzte nahita gaizki egin duenak eskatzen duen barkamena eta adierazten duen nahigabea", adierazi du Jaurlaritzako bozeramaileak, Euskadi Irratian. "Pena da Elizak lehenago ez bultzatu izana gaizki egiteak onartu eta barkamena eskatzea", deitoratu du.
Bermeoko pederastak abusuak aitortu ditu bideo batean, baina biktimek barkamen publikoa eska dezan nahi dute

Bermeoko pederastak abusuak aitortu ditu bideo batean, baina biktimek barkamen publikoa eska dezan nahi dute

Bermeoko Jose Done ikastetxeko hiru biktimek EITBn azaldu dutenez, erasotzaileak, zentroko zuzendari ohiak, barkamena eskatu die, baina bideo pribatu batean.
Zupiria, sexu abusuko biktimek jasotako barkamen eskariaz: ''Gutxieneko onarpen bat lagungarria da''

Zupiria, sexu abusuko biktimek jasotako barkamen eskariaz: ''Gutxieneko onarpen bat lagungarria da''

Eusko Jaurlaritzaren bozeramailearen ustez, edozein indarkeria motatako biktima izan denak ontzat ematen ditu barkamen eskaerak. Elizaren partetik eskaria lehenago eskatu ez izana deitoratu du Zupiriak.

1 / 28 Hurrengoa

  • Antxoak

    Antxoak

    Kantauriko antxoaren arrantza-kanpainari buruzko azken ordukoa, EITB Median.

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena