Dida!

Dida!

Dida!

DIDA

Malen Barrenetxea: 14 urteko aizkolari profesionala

Euskadiko Aizkolari Txapelketan debutatu berri du Barrenetxea hernaniarrak.

  • Malen Barrenetxea.

    Malen Barrenetxea. Argazkia: Gaztea

    6:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Anaiarentzat aitak erositako aizkora Malenek hartu zuen eskuartean 12 urte zituela.

Orain, 15 urte betetzear den honetan, Elgoibarren ospatu den Euskadiko Aizkolari Txapelketan leihatu berri da, Malen Barrenetxeak berak "Dida!"n kontatu digunez.

Egun, ikasketak eta aizkora uztartzea da bere erronka handiena, laugarren DBHn ikasi eta astean bitan Leitzara joaten baita entrenatzera.

Etorkizunari begira, ezpalak astintzen jarraitzea du helburu; eta kirolaz gain, hernaniarrak aitortu digu albaitari izatea gustatuko litzaiokela.