cerrar buscador

Herri Kirolak

Herri Kirolak

Herri Kirolen emanaldiak, Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek aurkeztuta.

Herri Kirolak

Herri Kirolen emanaldiak, Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek aurkeztuta.

1 / 21 Hurrengoa

Urrezko Aizkolarien eta harri-jasotzaileen finalak, ekainaren 4an

Dena prest dago Urrezko Aizkolarien eta harri-jasotzaileen finaletarako. Finalak Azpeitiko Izarraitz frontoian aurkeztu dira. Kirolari guztiak prest daude ekainaren 4rako.

Lucia Orbe, harri-jasotzailea: ''100kg-ko bolaren seigarren altxaldia poztasunaz egin nuen''

Lucia Orbe, harri-jasotzailea: ''100kg-ko bolaren seigarren altxaldia poztasunaz egin nuen''

Lucia Orbe harri-jasotzailea izan da gaurko gonbidatua. Maiatzaren 20an egindako herri-kirol erakustaldian marka hautsi zuen Orbek: emakumezkoen artean, 100kg-ko harria sei aldiz altxatu zuen bost minutuko tartean.

Maite Perurena: ''Etxekoak asko harritu ziren nire proiektuarekin; ez nekien josten''

Maite Perurena: ''Etxekoak asko harritu ziren nire proiektuarekin; ez nekien josten''

Maite Perurenak harri-jasotzaileentzako txalekoak diseinatu, sortu eta josi egiten ditu. "Biba Zuek!" saioan kontatu digunez, "auzoko Tere bizilagunaren Sigma markako josteko makina zahar batekin" hasi zen josten. Ikus ezazu elkarrizketaren zati bat. (Osorik, Nahieran)

Urdax Magunazelaia harri-jasotzailea, zigortuta dopin kasu bategatik

Urdax Magunazelaia harri-jasotzailea, zigortuta dopin kasu bategatik

Urdax Magunazelaia abadiñarrak positibo eman zuen kalamuarekin azaroaren 19an dopin kontrol batean. Gerora, zenbait lehiaketetan parte hartu du, zigorraldia indarrean egonik, nahiz eta legeak halakorik ez baimendu. Ondorioz, 3 hileko bi zigor ezarri dizkiote aipatu bi arau-hausteengatik.

Emarri emakumeen giza-proba taldeak 10 urteko ibilbidea ospatuko du igandean Astigarragan erakustaldi batekin

Emarri emakumeen giza-proba taldeak 10 urteko ibilbidea ospatuko du igandean Astigarragan erakustaldi batekin

Emarri emakumez osaturiko giza-proba taldeak 10 urte betetzen ditu, eta igandean, maiatzak 14, erakustaldia egingo dute Astigarragako plazan 17 kiderekin. Entrenamenduan izan gara haiekin, eta lan egiteko duten moduaz eta taldearen bilakaeraz aritu dira.

Iker Vicente: ''Aizkora hemengo kirola dela pentsatzen dugu, baina herrialde askotan aritzen dira''

Iker Vicente: ''Aizkora hemengo kirola dela pentsatzen dugu, baina herrialde askotan aritzen dira''

Iker Vicente aizkolariak hilabeteko egonaldia egin du Melbournen. 12 eguneko txapelketa jokatu du Sidneyen eta mundu mailako txapelketan bigarren gelditu da. Esperientzia ona izan da eta horren berri eman digu. (Elkarrizketa osoa Nahieran)

Sustabiz, Urdaibaiko herrietan pilota, arrauna eta herri kirolak sustatzea helburu duen proiektua

Sustabiz, Urdaibaiko herrietan pilota, arrauna eta herri kirolak sustatzea helburu duen proiektua

Gernika Crossfiten izan da Izaskun Moyano, Sustabiz Fundazioak antolatu duen ekimenetako batean. Urdaibaiko herrietan pilota, arrauna eta herri kirolak sustatzea du helburu elkarteak. Trontzan eta harri-jasotzen ikasten ari diren kirolari gazteekin izan da "Biba Zuek!".

Julen Kañamares, 2. Mailako Pentatloian txapela irabazi berritan: ''Bihotzean sartu zait jendearen babesa''

Julen Kañamares, 2. Mailako Pentatloian txapela irabazi berritan: ''Bihotzean sartu zait jendearen babesa''

Bigarren Mailako Pentatloian txapela irabazita, lehen mailarako txartela lortu du Julen Kañamaresek. Dioenez, asko prestatu da txapelketarako eta momentu txarrak bizi izan ditu, baina plazan sentitu zuen babesa bihotzera iritsi zitzaion. Hunkitu egin da jendearen babesaz hitz egiterakoan.

Nola entrenatzen du Eneko Otaño aizkolariak?

Nola entrenatzen du Eneko Otaño aizkolariak?

Eneko Otaño aizkolari beizamarrarekin aritu da gaur Joseba sukaldean. Bere ibilbide profesionalaren inguruan aritu dira hizketan. Gainera, duda bat edo beste argitu eta istorioak ere kontatu dizkio Enekok Josebari.

Hamabi kirolari lehiatuko dira bigarren mailako Euskal Pentatloiko finalean

Hamabi kirolari lehiatuko dira bigarren mailako Euskal Pentatloiko finalean

Apirilaren 29an Euskal Pentatloiko bigarren mailako finala jokatuko da Tolosako zezen plazan. Hamabi kirolari ibiliko dira nor baino nor gehiago.

Sustabiz: herri-kirolak, pilota eta arrauna sustatzeko fundazioa

Sustabiz: herri-kirolak, pilota eta arrauna sustatzeko fundazioa

Busturian (Bizkaia) aurkeztu da Sustabiz Fundazioa. Herri-kirolak, pilota eta arrauna sustatzea du helburu.

Cameron Jordan New Orleans Saintseko izarra Gasteizen izan da herri kirolak probatzen

Cameron Jordan New Orleans Saintseko izarra Gasteizen izan da herri kirolak probatzen

Gasteizko Foruen Plazan aizkoran aritu da futbol amerikarreko izarra, harri bat jaso du eta bestelako ariketa batzuk ere probatu ditu Alex Txikon mendizale eta kirolaria ondoan zuela.
Cameron Jordan futbol amerikarreko izarrak herri kirolak probatu ditu

Cameron Jordan futbol amerikarreko izarrak herri kirolak probatu ditu

Cameron Jordan Euskal Herrian da asteburu honetan, NFL Network telebistarako hainbat saio grabatzeko. 33 urteko New Orleans Saintseko izarrak herri kirolen erakustaldi batean parte hartu du goizean Gasteizen, Alex Txikon alpinistarekin batera.

Iñaki Perurena: Ahal dudan arte, erretiro aktiboa izan nahi dut

Iñaki Perurena: "Ahal dudan arte, erretiro aktiboa izan nahi dut"

10 urte dira Iñaki Perurenak harri handiak jasotzeari utzi ziola. "Ez ditut falta botatzen. Nire adinean, kontrakoa zentzugabekeria litzateke", dio leitzarrak. 66 urterekin duen bizimodua ezagutu dugu Peru Harrira egin diogun bisitan
Iker Vicente, txapeldunorde Munduko Txapelketako abiadura modalitatean

Iker Vicente, txapeldunorde Munduko Txapelketako abiadura modalitatean

Iker Vicente Nafarroako aizkolaria txapeldunorde izan da Australiako Munduko Txapelketako abiadura modalitatean.

Lierni Osa, Harri Herri saioari buruz: ''Oso berdinduta zeuden finaleko taldeak, hori da txapelketaren xarma''

Lierni Osa, Harri Herri saioari buruz: ''Oso berdinduta zeuden finaleko taldeak, hori da txapelketaren xarma''

Emakumezkoetan Ergobia izan zen "Harri Herri" saioko talde irabazlea. Gizonezkoetan berriz, Etxauri. Talde horietako ordezkari bana izan dira platoan finaleko eta txapelketako unerik onenen inguruan solasean: Lierni Osa eta Jokin Eizmendi. (Elkarrizketa osoa Nahieran)

Emakumezkoetan Ergobia eta gizonezkoetan Etxauri izan dira 'Harri Herri'ko txapeldunak

Emakumezkoetan Ergobia eta gizonezkoetan Etxauri izan dira 'Harri Herri'ko txapeldunak

Karmele Gisasolak, Lierni Osak eta Garazi Arrutik jantzi zuten txapela emakumezkoen lehian. Gizonezkoetan, berriz, Jokin Eizmendi, Aimar Galarraga, Imanol Royo eta Gorka Etxeberria izan ziren txapeldunak.

Ergobia eta Etxauri, 'Harri Herri' saioko txapeldunak

Ergobia eta Etxauri, 'Harri Herri' saioko txapeldunak

Bi txapeldunak denbora gutxiagorekin heldu dira harri baldarretara, baina Karmele Gisasolak eta Jokin Eizmendik lan bikaina egin dute txapela bereganatzeko.
Hona hemen ''Harri Herri'' harri-jasotzaile txapelketaren unerik onenak!

Hona hemen ''Harri Herri'' harri-jasotzaile txapelketaren unerik onenak!

Harri-jasotzaile onenak bildu dituen txapelketan ikusitako unerik onenak bildu ditugu bideo honetan. Ergobia taldeak irabazi du emakumeetan, eta Etxaurik, aldiz, gizonetan.

Ergobia eta Etxauri taldeak, ''Harri Herri'' saioko talde irabazleak

Ergobia eta Etxauri taldeak, ''Harri Herri'' saioko talde irabazleak

Nesketan, Garazi Arruti, Lierni Osa eta Karmele Gisasola Zelai II.aren taldeak irabazi du "Harri Herri" saioa. Mutiletan hauek dira harri-jasotzaile irabazleak: Joseba Ostolazaren taldeko Jokin Eizmendi, Aimar Galarraga, Juan Royo eta Gorka Etxeberria. Paulo Azpiazuren ordez aritu da Etxeberria.

''Harri Herri'' lehiaketako final handia, gaur gauean ETB1en eta eitb.eus-en

''Harri Herri'' lehiaketako final handia, gaur gauean ETB1en eta eitb.eus-en

Gaur, apirilak 10, "Harri Herri" lehiaketako final handia jokatuko da. Bertan, Ergobia, Etxauri, Mollarri eta Albizuri lehiatuko dira. Saioa zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en eta, ondoren, "Nahieran".

Eneko Saralegi, aizkolaria: ''Txapela irabazteko borrokatzera irten nahi nuela garbi neukan''

Eneko Saralegi, aizkolaria: ''Txapela irabazteko borrokatzera irten nahi nuela garbi neukan''

Euskal Duatloian garaipena lortu zuen Eneko Saralegik. Lehia nolako izan zen azaltzeaz gain, zer-nolako sentsazioak izan zituen ere kontatu dio Joseba Arguiñanori "JA Sukalerrian" saioan.

Mollarri eta Albizuri, finalera

Mollarri eta Albizuri, finalera

Izeta II.aren gidaritzapean, Lur Errekondok harri baldarrari 8 jasoaldi eman zizkion, Zumetak baino bat gehiago. Gizonezkoetan, berriz, Luis Mari Telleria buru zela, Irigoienek 8 bider altxa zuen harri baldarra bizkarrera, Iñigo Eizagirrek baino bi gehiago.

Mollarrik eta Albizurik Harri Herri saioaren finalerako txartela lortu dute

Mollarrik eta Albizurik "Harri Herri" saioaren finalerako txartela lortu dute

Emakumezkoen bigarren finalerdian, Mollarri taldeak Ibiur menderatu du; gizonezkoetan, aldiz, Igeldo geratu da finaletik kanpo. Ergobia eta Etxauri izango dituzte arerio, hurrenez hurren.
Familia txikia eratu dute Izetatarren Harri-jasotzaileen eskolan, Zarautzen

Familia txikia eratu dute Izetatarren Harri-jasotzaileen eskolan, Zarautzen

Zarautz eta Aia artean bada harri eskola bat: Izetatarrena. Gazte asko joan dira bertara eta pozik daude lortzen ari diren emaitzekin baita bertan sortu den giroarekin ere.

Horrelakoa da Zelairen harri-eskola

Horrelakoa da Zelairen harri-eskola

Zelairen harri-eskolan izan gara eskolak hobe ezagutze aldera. Harri jasotzaile bizkaitarrak dira gehienak, baina Madrildik ere iritsi da jendea.

Ane Muruamendiaraz, Harri Herri saioko aurkezlea: ''Lehia bizi bizia ikusiko dugu, inork ez du galdu nahi''

Ane Muruamendiaraz, Harri Herri saioko aurkezlea: ''Lehia bizi bizia ikusiko dugu, inork ez du galdu nahi''

ETB1eko "Harri Herri" saioko bigarren finalerdiei buruz aritu gara: Lierni Osa, Garazi Arruti, Imanol Royo eta Aimar Galarraga. Horretarako, saioko aurkezleetako bat den Ane Muruamendiaraz izan dugu platoan.

''Harri Herri'' saioaren bigarren jardunaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

''Harri Herri'' saioaren bigarren jardunaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

Lehiak ez du etenik "Harri Herri" saioan. Taldeak nor baino nor arituko dira gaur gauean, bigarren jardunaldian. Saioa ikusgai izango da, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

'Harri Herri' saioak baditu lehen finalistak: emakumezkoetan, Ergobia eta gizonezkoetan, Etxauri

'Harri Herri' saioak baditu lehen finalistak: emakumezkoetan, Ergobia eta gizonezkoetan, Etxauri

Lehia polita ikusi zen "Harri Herri" saio berriaren lehen finalerdian. Ergobia eta Ulia zein Laukariz eta Etxauriren arteko desafioek jasoaldi dotoreak utzi zituzten. Baina harri baldarrek erabaki zuten Ergobiaren eta Etxauriren finalerako sailkapena.

Ergobia eta Etxauri, Harri Herri saioko lehen finalistak

Ergobia eta Etxauri, "Harri Herri" saioko lehen finalistak

Emakumezkotan, Zelai buru duen taldeak irabazi du finalerdia; gizonezkoetan, berriz, Ostolazarenak.
Harri motak ezagutzen: Koadroa, Zilindroa, Bola eta Kubikoa

Harri motak ezagutzen: Koadroa, Zilindroa, Bola eta Kubikoa

Harri mota desberdinekin lehiatuko dira kirolariak eta horien artean izango dira hauek: Koadroa, Zilindroa, Bola eta Kubikoa.

Horrela aukeratu zituzten ''Harri Herri'' saioko harri baldarrak

Horrela aukeratu zituzten ''Harri Herri'' saioko harri baldarrak

"Harri Herri" saiorako aukeratu dituzte bereziki harri baldarrak. Aukeraketa lan horretan aritu ziren Luis Mari Telleria, Izeta II.a, Joseba Ostolaza eta Zelai II.a Zumaiako Inpernupe hondartzan.

''Gorabeherako batzuk egon dira, lesioak eta horrelako ezbehar batzuk''

''Gorabeherako batzuk egon dira, lesioak eta horrelako ezbehar batzuk''

"Harri Herri" saio berriko lau kapitainekin izan gara: Luis Mari Telleria, Izeta II.a, Joseba Ostolaza eta Zelai II.a. Txapelketa honetan taldeka lehiatuko dira, eta talde bakoitzeko kapitainarekin hitz egin dugu lehiaketaren inguruan. (Elkarrizketa osoa Nahieran)

Harri-jasotzea oinarri duen Harri Herri txapelketa berria, gaurtik aurrera, EITBn

Harri-jasotzea oinarri duen "Harri Herri" txapelketa berria, gaurtik aurrera, EITBn

16 gizonezkok eta 12 emakumezkok hartuko dute parte, eta launa talde lehiatuko dira gizonezkoetan eta emakumezkoetan. Harri-jasotzaile bakoitzak harri bakarrarekin lan egingo du eta denbora irabazi. Ondoren, harri baldarrari aurre egin beharko dio talde bakoitzak denbora horrekin.
Otañok irabazi du Mugertzaren aurkako erronka

Otañok irabazi du Mugertzaren aurkako erronka

Lehen enborretik hasi da nagusitzen beizamarra. Bostgarren egurrerako minutu eta erdiko abantaila atera dio Mugertzari. Beizamakoak 48 minutu eta 26 segundoko denbora egin du, Mugertzak, berriz, minutu eta 18 segundo gehiago.

Mugertza, prest eta gogotsu Otañoren aurkako erronkarako

Mugertza, prest eta gogotsu Otañoren aurkako erronkarako

Ugaitz Mugertzak aizkora erronka izango du Eneko Otañoren aurka, martxoaren 26ean, Azpeitiko zezen-plazan. Mugertzak 20 kanaerdiko moztu beharko ditu; hau da, Otañok baino bat gehiago. EITB Mediarekin hitz egin du Ugaitz Mugertzak igandeko erronkari buruz.

Euskal tiralariek 23 domina lortu dituzte Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan

Euskal tiralariek 23 domina lortu dituzte Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan

Larunbat honetan bukatu da Ipar Irlandan jokatu den sokatirako txapelketa. Guztira, 23 domina ekarriko dituzte Euskal Herrira tiralariek: 18 taldeka lortuta eta beste bost Euskal Selekzioaren izenpean.

Euskal Selekzioak hirugarren domina eskuratu du Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan

Euskal Selekzioak hirugarren domina eskuratu du Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan

Ostiraletik, kluben arteko txapelketak selekzioena ekarri du. Euskal Selekzioak bi domina irabazi zituen atzo, eta gaur goizean beste bat.

Euskal Selekzioak aurreneko bi dominak lortu ditu Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan

Euskal Selekzioak aurreneko bi dominak lortu ditu Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan

Ipar Irlandan jokatzen ari den goma gaineko sokatira txapelketan nazioen arteko lehia hasi da. Euskaldunak Basque Country izenpean ari dira eta dagoeneko lortu dituzte dominak lehen egunean.

18 domina euskal tiralarientzat Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan

18 domina euskal tiralarientzat Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan

Belfasten, Ipar Irlandan, ostegun honetan amaitu da sokatira kluben munduko txapelketa. Asteazkenean euskal taldeek lortutako sei dominei beste 12 gehitu zaizkie.

1 / 21 Hurrengoa

  • Sokatira

    Sokatira

    Euskal herri kirolaren azken ordukoa, eitb.eus-en.

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena