Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

Joseba Errasti aginagarra, Nathy Peluso, Ricky Martin eta nazioarteko puntako musikarien makillatzailea

Joseba Errasti makillatzaile aginagarrak “Ateo”ren bideoklipean egin du lan. "Gu"n aitortu digunaren arabera, ez zuten espero bideoak sortu duen iskanbila.

  • "Ateo" abestiaren bideoklipeko irudia

    "Ateo" abestiaren bideoklipeko irudia, Youtubeko bideo batetik ateratakoa

    8:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Joseba Errasti makillatzailea "Gu"n izan dugu. Musika jaialdi handietan egiten du lan eta, besteak beste, Nathy Peluso musikariaren makillatzailea eta ile apaintzailea da.

Peluso eta Tanganaren Ateo abestiaren bideoklip polemikoaren grabaketan ere izan zen Errasti, makillaje eta orrazkera arduradun gisa. Errastik berak azaldu duenez, bideoarekin sortu den iskanbilak mesede egin die, promozio beharrik gabe ahoz aho ibili baita.

Gainera, Nathy Pelusorekin egiten duen lanaren xehetasunak kontatu dizkigu Errastik: izaera indartsua duela eta bere proiektuaren adar guztiak kontrolatzen dituela.

Eta azken bonba bat aitortu digu: umoristak dira bezerorik konplikatuenak.