Gu

Gu

Gu

Sare sozialak

Snapchat dismorfia, edertasun filtroen menpekotasunak sortu duen nahasmen psikologikoa

B. F. | Gaztea

Gure buruaren “bertsio hobetua” eskaintzen diguten filtroak barra-barra erabiltzen ditugu, adikzioan erortzera arte. Haur, nerabe eta gazteak bereziki zaurgarriak dira Instagram, TikTok eta Snapchatek erakusten duten irudi idealizatuaren aurrean.

  • Instagrameko edertasun filtroa

    Instagrameko edertasun filtroa. YouTubeko bideo batetik ateratako irudia

    7:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Snapchat eta Instagrameko filtroen erabileraz aritu da Alain Perez "GU"n. Zehazki, adituek 'Snapchat dismorfia' bezala izendatu duten fenomenoa izan du hizpide.

Sare sozialetan aurpegia eraldatzeko erabiltzen diren "beauty filter"rek (edertasun filtroak) gazteen autopertzepzioan nahasmena eragiten dutela salatu dute hainbat ikerlarik. Cureusek (AEBko Psikiatria Elkartearen portal zientifikoa) publikatu duenez, gazte eta nerabeek euren burua filtro bidez ederrago ikusteak menpekotasuna sortzeaz gain, dituzten konplexuak eta autoestimu arazoak areagotu egiten ditu.

Ondoez psikologikoaz gain, gero eta ohikoagoak dira Snapchat edo Instagrameko filtro batekin ateratako argazkia eredu hartuta zirujia estetiko bat egiten duten gazteak. AEBetako kliniketan, adibidez, % 55 hasi dira filtro itxurako aurpegia nahi duten gazteen eskariak.

Espainiako Ikasketa Psikologikoen Institutuaren txosten baten arabera, "gazte batek bi ordutik gora pasatzen baditu Instagram bezalako sare sozialetan, aukera gehiago ditu antsietate eta depresio sintomatologia izateko, baita gorputz dismorfia nahasmenak, elikadurari lotutako arazoak eta nortasun nartzisistari lotutako ezaugarriak".