Gu

Gu

Gu

Karrojerias Leire

Edurne Garmendia: "kotxazo" bat dauka eta urteak daramatza autoan ibilbide bakarra egiten

Leire Arrojeria Edurne Garmendia irrati esatari mitikoaren autora sartu da. Isunez, egiten dituen ibilbideez eta autoan izan dituen bidelagunez aritu dira.

  • Leire Arrojeria eta Edurne Garmendia

    Leire Arrojeria eta Edurne Garmendia. Argazkia: Gaztea

    12:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ez gara erredakziotik asko aldendu 'Karrojerias Leire'ren hirugarrena egiteko, Edurne Garmendia Gazteako esatari ohiarekin izan baita gure kolaboratzailea.

"Dida!" saioa utzita, azken urteetan non ibili den kontatu digu Garmendiak. Gainera, bere Mini zurian sartzen utzi digu. Zer duen barruan? Berria egunkariak, eguzkitako betaurrekoak, autoa lokalizatzeko gailua eta "GU"ko anbientadorea.

Autoarekin egiten dituen ibilbideez galdetuta, bakarra egiten duela aitortu diru: Gros-Amara-Miramon. Eta ez da konfesatu digun gauza bakarra. Izan ere, oinezkoen bidetik autoarekin sartzeagatik isuna jarri zioten Donostian.