Gu

Gu

Gu

Sareak

Erromantizatu zure bizitza, Wes Andersonen estiloan: TikTokeko trend berria egiteko pausoak

Zinemagile estatubatuarraren filmen estetikaz baliatuta, joera berri bat sortu da Twitterren. Kolore saturatuak eta irudi konposaketa zainduak dira trend honen ezaugarri nagusiak.

  • Wes Andersonen joerako bideoa

    Wes Andersonen joerako bideoa, @gajlasbgt|ren profilean

    7:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

TikTokeko azken joerak Wes Anderson estatubatuar zinegilea omentzen du. Eguneroko pasarteak Andersonen estetikarekin grabatzean datza joerak, kolore saturatuak, konposaketa zaindua eta musika egokia aukeratuta.

#wesanderson traolapean eta "Nire bizitza erromantizatzen" leloarekin aurki ditzakezu aipatutako bideoak. Joeraren eztandarekin, norberak bere Andersonen film labur propioa egiteko tutorialak sortu dira.

Zer egin behar duzu larunbat goiz kostunbrista bat Wes Andersonen klip bihurtzeko?

Bideoa: Grabatu inguruan dituzun elementu koloretsuak, plano simetrikoak bilatuz. Gustukoenak aukeratu eta ordenatu, istorio bat konta dezaten.

Azala: Zure film laburraren azala sortzeko, aukeratu bideoetan agertzen den kolore bat. Kolore hori hondo gisa erabilita, idatzi zure filmaren izenburua, tamaina handiko letra koloretsuak erabilita.

Edizioa: Gure istorioa ordenatuta dugunean, konfiantzazko edizio aplikazioan sartu eta bilatu zure bideoko koloreak nabarmenduko dituen filtro edo efektua. Jolastu kontrasteekin, koloreen tenperaturarekin eta saturazioarekin. Horiak, laranjak eta krema koloreak nagusi badira, zure bideoak ukitu beroa izango du, Andersonen Moonrise Kingdom filmaren antzekoa. Urdinak, zuriak edo arrosak gailentzen badira, ostera, estetika hotzagoa duen klipa izango da, The Grand Budapest Hotelen estiloan.

Audioa: Bilatu TikToken Alexander Desplaten "Obituary" abestia eta gehitu dagoeneko editatu duzun bideoari.