Gu

Gu

Gu

ConquisGaztea

Horrela jakin du Eñaut Izetak “El Conquis”eko lehiakidea izango dela

"Gu" saioan izan da, berria jaso eta gutxira.

  • Eñaut Izeta

    Eñaut Izeta. Argazkia: Gaztea

    13:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eñaut Izeta aiar gaztea izango da "El Conquis" saioko lehen lehiakidea, Gazteako ikus-entzuleek hala erabakita.

Astea urduri pasatu du hautagaiak, eta ezin pozago hartu du berria. Eskertuta agertu da Izeta, familiarekin, lagunekin eta bozkatu duten guztiekin.

Sandra Caeiro mendaroarra eta Mikel Mañeru berriztarra ziren Izetaren lehiakideak, eta bozketa oso berdinduta egon da azken unera arte.

Umetako ametsa betetzeko prest aurkeztu zen Eñaut Izeta "El Conquis"en castingera. Kirolari amorratua da aiarra; hainbat urtean pilotari izan ostean, oztopo lasterketetan aurkitu du bere benetako pasioa.