Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

Astelehen Goizak oiartzuarrek estreinako diskoa aurkeztu digute

'Nondik' izeneko lana aurkeztu digute Malen eta Xabi taldekideek.

  • Astelehen Goizakeko Xabi eta Malen

    Astelehen Goizakeko Xabi eta Malen. Argazkia: Gaztea

    15:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Astelehen Goizak taldeko Malen eta Xabiren bisita izan dugu "Gu"n. 2021ean sortu zuten proiektua, Nondik izeneko lehen diskoa aurten kaleratu duten arren.

Aspaldiko lagunak dira taldeko lau kideak. Musika sortzeko orduan dituzten erreferenteez galdetuta, Liher taldea aipatu dute elkarrizketatuek.

Pop rocka eta rock alternatiboaren uretan gustura dauden arren, unean bertan ateratzen zaien horri jarraitzen saiatzen dira.

Udarako hiruzpalau kontzertu lotuta dituztela aurreratu digute taldekideek. Ekainaren 15ean Oñatin izango dira, eta 28an Pasai San Pedron.