Zulora

Zulora

Zulora

Saio berezia

Euskarazko kultur industriari buruzko “Zulora” berezia, gaur, Durangoko Azokan

B. F. | EITB Media

Euskal kulturaren plazarik handiena aukeratu dugu transmisioaren gaiari heltzeko: Durangoko Azoka. 13:30etik aurrera, Uxue Razquin, Ander Sagardoy eta Eneritz Duesorekin.

  • Durangoko Azoka

    Durangoko Azoka

"Zulora"ren saio berezia egingo da Durangoko Azokako Talaia gunean, gaur eguerdian. 13:30etik 14:30era, euskal kulturaren transmisioaz arituko dira Uxue Razquin Erein argitaletxeko editorea, Ander Sagardoy Sumendi Films ekoiztetxearen sortzailetako bat eta Eneritz Dueso (Eneritz Furyak) Musikari Elkarteko Zuzendaritzako kidea.

Euskarazko kultur industria (ia) hutsetik eraiki zutenak erretiratzen ari diren honetan, gazteagoei begira hasi dira: hartuko ote du inork erreleboa? Baiezkoa da erantzuna.

Sorkuntza alor guztietan horren adibideak daude. Lekukoa ematen duenak, baina, uzten ahal du aldaketarako lekurik? Zer aukera dakartza errelebo horrek? Zer erresistentzia daude?

Saioa Durangoko Azokako Areto Nagusian izango da, sarrera librearekin, edukiera bete arte. Bestela, etxetik jarraitzeko aukera izango da, streaming bidez, Gaztearen webgunean eta Youtubeko kanalean.