Itxi

Bilboko Aste Nagusia

22:15ean

Aitzol Atutxa aizkolaria, gauean 'Bilboko Aste Nagusia 2016' saioan

A.H. | EITB

Horrez gain, saioak Hermanos Caballer Castelloko su-etxearen su artifizialen ikuskizuna eskainiko du, zuzenean.

  • Aitzol Atutxa

    Aitzol Atutxa

Aitzol Atutxa aizkolaria izango da gonbidatua 'Bilboko Aste Nagusia 2016' saioan. Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok aurkezten duten saioa Bilboko Zubi Zuritik zuzenean eskainiko dute, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Iñigo Agirre azken urteotako txupineren topaketan egongo da, eta herri-kirol txapelketaren gaineko erreportajea ere ekarriko du. Nerea Aliasek, bere aldetik, zuzeneko konexioak egingo ditu.

Gainera, ostegunean Castelloko Hermanos Caballer su-etxeak eskainiko dituen su artifizialak zuzenean eskainiko ditu saioak.