Trafiko arazoak

Trafiko arazoak

1 / 30 Hurrengoa
Barazarko errepidearen errei bat berriz ireki dute, kamioi baten istripuagatik orduak itxita eman ondoren

Barazarko errepidearen errei bat berriz ireki dute, kamioi baten istripuagatik orduak itxita eman ondoren

Gidaria zauritu egin da. Bilbora bidean istripua izan duen kamioiak zama galdu du, eta, ondorioz, errepidea guztiz itxi dute goizean. Ordu batzuk geroago, errei bat zabaldu dute, eta txandakako zirkulazioa ematen ari dira. Kamioia oraindik ez dute errepidetik kendu.

Kamioi batek pertsona bat harrapatu du Errenterian, eta hainbat kilometroko auto-ilarak sortu dira

Gertaera GI-636 errepideko 2. kilometroan izan da, Altamirako tuneletan, Errenteria parean, Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira hasieran, baina zirkulazioa arindu da berehala.
Erandion izandako istripuak bi zauritu utzi ditu

Erandion izandako istripuak bi zauritu utzi ditu

Istripua izan duten hiru ibilgailuak N-637 errepidetik kendu ondoren, 18:10 aldera zirkulazioa erabat berrezarri dute inguruan, eta auto-ilarak pixkanaka desagertzen joan dira.
Auto-istripua izan da N-634 errepidean, Zornotza parean, eta bost pertsona zauritu dira; bat larri dago

Auto-istripua izan da N-634 errepidean, Zornotza parean, eta bost pertsona zauritu dira; bat larri dago

Errepidea erabat itxita dago. Ezbeharra 92. kilometroaren parean gertatu da, eta auto-ilara luzeak sortu dira.
Bi autok eta kamioi batek talka egin dute N-634 errepidean, Zornotza parean, eta bost lagun zauritu dira

Bi autok eta kamioi batek talka egin dute N-634 errepidean, Zornotza parean, eta bost lagun zauritu dira

Zaurituetako bat larri dago eta helikopteroz eraman dute ospitalera. Istripuaren ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira eta errepidea erabat itxi behar izan dute.

57 urteko motozale bat hil da Gasteizen, auto-istripuz

Ezbeharra 13:11n jazo da, motozaleak motorraren kontrola galdu eta semaforo bat jo duenean, Gaztelako atea eta Elvira Zulueta kaleen artean.

Motozale bat hil da Lezon izandako istripu batean

54 urteko gizonezko bat da hildakoa. Ezbeharra GI-636 errepidean gertatu da, goizaldeko hirurak aldera.

Txirrindulari bat larri zauritu da Getarian, auto batekin izandako istripuan

Ezbeharra N-634 errepidean gertatu da, Askizuko tunelaren parean.
9 urteko haur bat larri zauritu da Alesbesen, auto batek harrapatuta

9 urteko haur bat larri zauritu da Alesbesen, auto batek harrapatuta

SOS Nafarroa larrialdi zerbitzuak 19:35ean izan du istripuaren berri. Anbulantzia batek Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman du zauritua, garezurreko traumatismo larria zuela.
54 urteko motozale bat larri zauritu da Aberinen

54 urteko motozale bat larri zauritu da Aberinen

Zauritua bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia batean eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Iruñera, eta bertan geratu da, politraumatismo larriak baitzituen.
Garabilari bat zigortu dute istripua izan zuen auto elektriko bat ez jasotzeagatik, ''prestakuntza ezagatik''

Garabilari bat zigortu dute istripua izan zuen auto elektriko bat ez jasotzeagatik, ''prestakuntza ezagatik''

Garabilari askok aitortzen dute beldur direla istripua izan duen auto elektriko bat manipulatzeko, horretarako ezagutzarik ez dutela baitiote. Sopelan, Udaltzaingoak 500 euroko isuna jarri dio garabilari bati, hiru egunez bide bazterrean botata egon den auto elektriko bat jasotzari uko egiteagatik.

Hil egin da maiatzean Badostaingo errepidean harrapatutako 59 urteko gizona

Ezbeharra maiatzaren 28an jazo zen, 20:39 aldera, gizona Iruñeko oinezkoen pasabide bat zeharkatzen ari zela.
Gizon bat hil eta beste bat oso larri zauritu da San Adrianen, ibilgailua errepidetik aterata

Gizon bat hil eta beste bat oso larri zauritu da San Adrianen, ibilgailua errepidetik aterata

Ezbeharra bart gertatu da, NA-134 errepidean, 21:33 aldera. Ibilgailua errepidetik irten eta hormigoizko areka batekin talka egin zuen. Hildakoa 50 urteko gizonezko bat da, eta 33 urteko beste bat Nafarroako Unibertsitatea Ospitalera eraman dute anbulantzian, oso larri.

Gorabeherak euskal errepideetan, eguraldi txarra dela eta: hiru istripu Gipuzkoan, eta auto-ilarak, Leioan

Hiru istripu izan dira Gipuzkoako errepideetan, baina zauriturik ez. Bestalde, auto-ilarak izan dira EHUk Leioan duen Bizkaiko campuserako bidean, Unibertsitatera sartzeko proben lehen egunean.
38 urteko quad gidari bat hil da Tafallan, auto batekin talka eginda

38 urteko quad gidari bat hil da Tafallan, auto batekin talka eginda

Larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute ezer egin gizona salbatzeko, eta tokian bertan hil egin da. Bestalde, autoaren gidaria onik atera da.
Burgoseko auto-istripuan zauritutako bi gaztek larri jarraitzen dute Gurutzetako Ospitalean

Burgoseko auto-istripuan zauritutako bi gaztek larri jarraitzen dute Gurutzetako Ospitalean

19 eta 20 urteko beste bi gazte Espinosa de los Monteros herriaren parean hil ziren ezbeharrean, ibilgailua 200 metroko altueratik amilduta. Ibai Hoyos (19 urte, Gasteiz) eta Mikel Regil (20 urte, Altsasu) dira hildakoak. Biak ala biak txirrindulariak ziren.
Bost ibilgailuk talka egin dute Larraunen, eta A-15 errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan

Bost ibilgailuk talka egin dute Larraunen, eta A-15 errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan

Istripua 15:50ean gertatu da, kamioi baten eta auto baten artean, eta, ondoren, beste talka bat izan da su hartu duten beste bi kamioiren eta furgoneta baten artean. 50 urteko kamioilari bat zauritu da eta Donostia Ospitalera eraman dute (Alain Patinok utzitako irudiak).

A-15 autobia ordu luzez egon da itxita Larraunen, zazpi ibilgailuk talka egin baitute; tartean, bi kamioik

A-15 autobia ordu luzez egon da itxita Larraunen, zazpi ibilgailuk talka egin baitute; tartean, bi kamioik

Talkaren ondorioz, bi kamioik eta furgoneta batek su hartu dute. 50 urteko kamioilari bat zauritu da ezbeharrean, eta Donostiako Unibertsitate Ospitalera eraman dute. Autobiako errei bat 22:00ak aldera zabaldu dute berriro.
Merindadeetako alkateek hobekuntzak eskatu dituzte eskualdeko errepideetan, istripuak sahiesteko

Merindadeetako alkateek hobekuntzak eskatu dituzte eskualdeko errepideetan, istripuak sahiesteko

Juan Pablo Sanchez eta Roberto Ortiz Espinosa de los Monteros eta Las Machorraseko alkateek, hurrenez hurren, gogorarazi dute aurten zazpi pertsona hil direla Merindadeetako errepideetan.

GI-2634 errepidea itxi dute Azkaraten, gutxienez hiru zauritu eragin dituen istripu baten ondorioz

Gutxienez hiru pertsona zauritu dira Azkarate mendatearen inguruan 14:25ean gertatu den trafiko istripuan.
Gasteizko eta Altsasuko bi gazte hil dira auto-istripu batean, Burgosen

Gasteizko eta Altsasuko bi gazte hil dira auto-istripu batean, Burgosen

19 eta 20 urteko gazteak Espinosa de los Monteros herriaren parean hil dira, ibilgailua 200 metroko altueratik amilduta. Autoan zihoazen hiru lagun ospitalera eraman dituzte; horietako bi, larri.

Lau zauritu Oiartzunen, GI-636 errepidean Lintzirin parean izan den trafiko ezbeharrean

20:30 inguruan izan da istripua eta errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan. Suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira.

Lau lagun ospitaleratu dituzte, AP-8an, Eibarren, Irunera bidean, istripua izan ostean

Bi autok elkar jo dute 17:30 inguruan, eta errei bat itxi behar izan dute, Irunera bidean. Ondorioz, auto-ilarak sortu dira, baina 19:20rako bere onera etorri da egoera.
31 urteko motozale bat hil da, Artaxoan auto baten aurka talka egin ostean

31 urteko motozale bat hil da, Artaxoan auto baten aurka talka egin ostean

Ezbeharra ostegunean gertatu zen, 22:27 aldera, NA-6030 Mendigorria-Tafalla errepideko 9,4. kilometroan. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten anbulantziaz, larri, baina gaur hil egin da.
Bi motozale larri zauritu dira Artaxoan eta Orikainen izandako bi istriputan

Bi motozale larri zauritu dira Artaxoan eta Orikainen izandako bi istriputan

Lehenengoan, 31 urteko motor-gidari batek zauri larriak egin ditu auto batekin talka eginda, ostegunean, 22:27an, Artaxoan. Bigarren motozale bat oso larri zauritu da gaur arratsaldean N-121-A errepidean, Orikainen, izandako eroriko batean.

11 bidaiari zauritu dira Gasteizko autobus batean, oinezko bat ez harrapatzeko gidariak bat-batean frenatuta

Istripua 11:30ean gertatu zen, ostegunean, Bakea kalean. Oinezkoa errepidera atera zela ikusita, bat-batean frenatu behar izan zuen gidariak. Bietako bat ere ez zen zauritu, baina autobusean zihoazen hainbat bidaiari bai, lurrera erori baitziren.
Kamioi gidari bat larri zauritu da A-15ean, Berriobeiti parean, izandako istripuan

Kamioi gidari bat larri zauritu da A-15ean, Berriobeiti parean, izandako istripuan

Ezbeharra Gasteizerako noranzkoan gertatu da, eta errepidea itxita egon da pare horretan. N-240-A bidetik bideratu dute trafikoa.
Zabaldu dute N-1 errepidea Legorretan, istripua izan duen kamioia kendu ostean

Zabaldu dute N-1 errepidea Legorretan, istripua izan duen kamioia kendu ostean

Arratsaldean zehar 9 kilometroko auto-ilarak izan dira Irungo norantzan. Ertzaintzak GI-2131 errepidetik bideratu du trafikoa eta N-1 errepidea saihesteko deia egin die inguru hartan zebiltzan gidariei.
Ertzaintzak N-1 errepidea saihestea eskatu du Donostiarako noranzkoan, Legorretan kamioi bat irauli baita

Ertzaintzak N-1 errepidea saihestea eskatu du Donostiarako noranzkoan, Legorretan kamioi bat irauli baita

Ertzaintzaren aurreikuspenen arabera, ibilgailua errepidetik kentzeko denbora dezente beharko da, eta A-10 eta A-15 autobideak Altsasutik eta A-636 autobidea Beasaindik erabiltzeko deia egin du.

62 urteko motorzale bat hil da Iguzkitzan, furgoneta baten aurka talka eginda

62 urteko motorzale bat hil da Iguzkitzan, furgoneta baten aurka talka eginda

Ezbeharra 13:38 aldera jazo da, Galar eta Viana herrien arteko NA-1110 errepideko 42,4 kilometroan.
Bi zauritu larri Cascanten, lau ibilgailuk talka eginda

Bi zauritu larri Cascanten, lau ibilgailuk talka eginda

Talka asteartean gertatu zen, 21:46an, N-121-C errepideko 7,7 kilometroan Tudela-Tarazona errepidean. Zauritutako bi pertsonak Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman zituzten, politraumatismoekin.
Istripu larria Cascanten: bi zauritu N-121-C errepidean izandako talka batean

Istripu larria Cascanten: bi zauritu N-121-C errepidean izandako talka batean

Bi pertsona larri zauritu dira bart Cascanten, N-121-C errepidean, lau autok talka eginda. Zaurituak autoetako baten gidaria eta 33 urteko emakume bat dira, biak politraumatismoekin, eta Tuterako Reina Sofia Ospitalera eraman dituzte.

Amaitu dira auto ilarak Arrontegiko zubian, hiru ibilgailuk istripua izan ondoren

Amaitu dira auto ilarak Arrontegiko zubian, hiru ibilgailuk istripua izan ondoren

Bi autok eta furgoneta batek istripua izan dute, eta, ondorioz, erreietako bat itxi dute Getxora bidean. Auto-ilarak A8raino iritsi dira.

Pertsona bat zauritu da Avanzada errepidean, Leioan, hiru ibilgailuk talka eginda

Ezbeharra 08:52an jazo da; hiru autok talka egin dute, Avanzadan, Leioarako noranzkoan.
Larunbateko txingorrak sei bide-irteeratan kalteak eragin zituen AP-15 autobidean, Itza parean

Larunbateko txingorrak sei bide-irteeratan kalteak eragin zituen AP-15 autobidean, Itza parean

Atzo iluntzean Nafarroan izandako txingor-erauntsien ondorioz, AP-15ean, Itzan, sei ibilgailu errepidetik atera ziren. Zorionez, ez zen zauriturik izan eta kalteak ere ez ziren handi-handiak izan. Nafarroako Foruzaingoaren bideo honetan ikusten denez, erauntsiek arrisku handia eragin zuten.

Moto batean zihoazen bi lagun zauritu dira bart Artikako gasolindegi batean auto batek jota

Larrialdietako iturrien arabera, istripua bart gertatu da, 23:32an, auto batek motorra jo duenean. Zaurituak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, hanketan traumatismoak zituztela, pronostiko erreserbatuarekin.

Gidari bat zauritu da Baztanen bere kamioia iraulita, eta barruan harrapatuta geratu da

62 urteko kamioilaria Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.
Gidari bat zauritu da Baztanen, bere kamioia iraulita, eta barruan harrapatuta geratu da

Gidari bat zauritu da Baztanen, bere kamioia iraulita, eta barruan harrapatuta geratu da

62 urteko kamioilaria Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute. Nafarroako Suhiltzaileen irudiak (Twitter).

Txirrindulari bat zauritu da Ezkurran, amildegi batetik erorita

Ezbeharra 11:13 aldera gertatu da, NA-4150 errepideko 5. kilometroan.
Pertsona bat larri zauritu da Zornotzan, kamioi baten eta auto baten arteko istripuan

Pertsona bat larri zauritu da Zornotzan, kamioi baten eta auto baten arteko istripuan

N-634 errepidean izan da ezbeharra, 07:30 inguruan. Errepidea itxita egon da bi noranzkoetan eta auto-ilarak sortu dira. 10:00ak aldera etorri da egoera bere onera.
1 / 30 Hurrengoa

Beste albiste batzuk

Infografia

Elurretako kateak nola jarri

Ikasi elurra egiten duenean, autoaren gurpiletan kateak jartzen, eitb.com-eko infografia honi esker.

Elurretako kateak nola jarri

N-1: Egino, Irunerantz

N-1: Egino, Irunerantz

  • N-1: Egino, Irunerantz
  • Bilbo: Sabino Aranako irteera, Kantabria aldera
  • N-622: Sarria, hacia Vitoria-Gasteiz
  • N-1: Andoain, Madrilerantz
  • A-8: Malmasingo tunelerako sarbidea, Mercabilbao ondoan
  • N-1: Argomaniz, Irunerantz
  • A-8: Gurutzetako irteera, oinezkoen zubiaren eta Zorrotza artean
  • A-8: Zorrotzako bihurguneak, Zorrozgoiti inguruak
  • Ap-68: Abornikano 3, Bilborantz
  • Ap-68: Arrigorriaga, Zaragozarantz
  • Ap-68: Hereña 2, Bilborantz
  • N-1:  Olaberria, Irunerantz
  • N-1: Irura, Irunerantz
  • N-1: Lasarte, Irunerantz
  • N-637: Avanzada, Bilborantz
  • N-637: Txorierriko igarobidea, Zamudio 1
  • N-1: Etzegarate, Irunerantz

  • Isunak

    Isunak

    Zer zigor administratibo daude arauak hausteagatik?

  • Garraio publikoa

    Garraio publikoa

    Zer gertatzen da garraio komunarekin Euskal Herriko hiri eta herrietan?