Donostia
Gauerdian
agentziak | erredakzioa
Igogailua erabat kiskali da eta ke handia zabaldu da eskaileretan, baina ez da inor zauritu.
Donostiako Udaltzaingoak ikerketa abiatu du Gros auzoko eraikin bateko igogailuan izan den sutea argitzeko. Jose Maria Soroa kaleko 12. zenbakia duen atarian gertatu da. Norbaitek koltxoi bati eta bi gurpili su eman die igogailuaren barruan. Ondorioz, ke handia sortu da, baina ez da inor zauritu.
Udaletik jakinarazi dutenez, sutea 00:35 inguruan piztu da. Sutearen ondorioz, igogailua erabat kiskali da, eta ke handia hedatu da eskaileretan, baina ez da inor zauritu, auzokoak euren etxeetan geratu baitira, suhiltzaileen zain.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa