cerrar buscador

08:00

Donostiako Aste Nagusia

22:15ean

Garazi Beloki modelo eta aktorea 'Donostiako Aste Nagusia 2016' saioan

A.H. | EITB

Horrez gain, Luso piroteknia taldeko su artifizialak eskainiko ditu saioak zuzenean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Izaro Iraetak eta Agustin Ezenarrok aurkezten duten 'Donostiako Aste Nagusia 2016' saioak Garazi Beloki modelo, dantzari eta aktorea izango du gaur gonbidatu, Kontxako pasealekutik zuzenean, 22:15etik aurrera. Gonbidatuak Esne Beltzaren azken bideoklipean parte hartu du 'Ez da ezetz' kantuarekin.

Nerea Alias bere aldetik, Kontxako hondartzan egongo da zuzenekoak egiten, eta Unai Etxabek jaietan kalean egoten diren artisten erakustaldiak erakutsiko ditu.

Saioak gainera, Lisboako Luso piroteknia taldeko su artifizialen erakustaldia eskainiko du zuzenean.

trong>

Iruzkinak