Itxi

Gasteiz

Gasteizen

Mozkortuta eta gidabaimenik gabe gidatzen zuen gazte bat atxilotu dute

Agentziak | Erredakzioa

Mozkortuta, gidabaimenik gabe eta autoaren argiak piztu barik gidatzen zuen 20 urteko gazte bat atxilotu dute Gasteizen.

Mozkortuta, gidabaimenik gabe eta autoaren argiak piztu barik gidatzen zihoan 20 urteko gazte bat atxilotu dute Gasteizen, goizaldeko ordu biak aldera.

Udaltzaingoaren agenteek argirik gabe zihoan auto bat geldiarazi dute Espoz y Mina kalean, gidabaimena eskatu diote gidariari, eta horrek ez duela gidatzeko baimenik eta ez duela inoiz izan baieztatu dute orduan.

Gainera, alkohol-proba egin diote, eta aire litroko 0,35 eta 0,29 miligramo alkohol eman ditu. Legeak baimendutako alkohol mailarik handiena 0.25 miligramokoa da.

Horren aurrean, agenteek atxilotu egin dute, bide segurtasunaren kontrako delitu bat egotzita, Gasteizko Udaltzaingoak prentsa-ohar baten bidez jakitera eman dutenez.

a eman dutenez.