10:22

Gasteiz

Ezbeharra

Hil egin da Gamarrako igerilekuetan erreskatatutako umea

Erredakzioa

Ezin izan die oxigeno faltak burmuinean eragindako kalteei aurre egin.

  • Gamarrako igerilekua Gasteizen. Argazkia: Luis Angel Fernandez

    Gamarrako igerilekua Gasteizen. Argazkia: Luis Angel Fernandez

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Hil egin da joan den abuztuaren 23an Gamarrako igerilekuetan (Gasteiz) urpean eta konorte gabe topatu zuten 4 urteko haurra. Gurutzetako Ospitalean zegoen, baina ezin izan ditu oxigeno faltak eragindako kalteak gainditu.

Ezbeharra abuztuaren 23an gertatu zen, 14:30 aldera bertan zegoen pertsona batek ume bat ur gainean ahuspez ikusi zuenean, Gamarrako igerilekuetako eskailera batzuen ondoan, "familia igerilekuan".

Sorosle batek berehala egin zuen salto uretara, mutikoa bertatik ateratzeko, eta bihotza eta birikak geldituta baitzituen.

Iruzkinak