Itxi

Herriak eta Hiriak

Ekimena

Plater erraldoi zikinak Bilboko itsasadarrean?

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Euskalduna Jauregiaren aurrean, 9x9 metroko eskultura bat kokatu dute astearte honetan.

Bederatzi metroko plater zikinak agertu dira astearte honetan Bilboko itsasadarrean, Euskalduna Jauregiaren aurrean. Eskultura bat da, eta ura zentzuz erabili behar dela aldarrikatzea du helburu. Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak eta Acciona enpresak kokatu dute eskultura, "itxi kanila" kanpainaren baitan.

Ekimen horrekin, kanpainaren sustatzaileek bat egin nahi izan dute Uraren Nazioarteko Egunarekin. Aurten, hondakin-uren kudeaketa du ardatz egunak.

Hiru solairuko etxe baten tamainakoa da eskultura. Argazkia: EFE

Hiru solairuko etxe baten tamainakoa da eskultura. Argazkia: EFE

Batez beste, familiek 1.000 litro hondakin-ur sortzen ditu egunean Espainiako Estatuan, eta ur horiek makina araztaileek garbitu behar dituzte, energia ugari kontsumituta.

Hori dela eta, eskultura erraldoiaren kanpainarekin ura zentzuz erabili behar dela kontzientziatu nahi dute.

Hiru solairuko etxe baten tamainakoa da eskultura. Argazkia: EFE

Eskultura, Iberdrola dorrea atzean duela. Argazkia: EFE