Itxi

Herriak eta Hiriak

Zoria

ONCEren kupoitzarraren zozketak 750.000 euro utzi ditu Iruñean

EITB.EUS

30 kupoi saridunak Donibane auzoan saldu zituen ONCEko saltzaileak.

ONCEren kupoitzarrak dirutza —750.000 euro— utzi zuen ostiralean Iruñean, Donibane auzoan.

ONCEk ohar baten bidez jakinarazi duenez, 30 kupoi saridunak Irurita Apezpikuaren plazaren bigarren zenbakian dagoen kioskoan saldu zituzten, Donibane auzoan.

Maria Asuncion Barriopedro saltzailearen hitzetan, auzokideen eta ohiko erosleen artean banatu du dirutza. "Ondo etorriko zaio auzoari", nabarmendu du.