Itxi

Herriak eta Hiriak

Gorte kalean

Gizon bat atxilotu dute Bilbon beste bati labanaz erasotzeagatik

agentziak | erredakzioa

Atxilotua (50 urte) agenteak jotzen saiatu zen, eta heriotza-mehatxuak ere egin zizkien.

50 urteko gizonezko bat atxilotu zuten igandean Bilbon, beste bati labanaz erasotzeagatik, Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez. Biktima ospitalera eraman behar izan zuten, lepoan hainbat zauri baitzituen.

Erasoa igandeko 14:30ean jazo zen, Gorte kalean. Ertzaintzaren agenteek gizonezko bat topatu zuten lurrean, lepoan zauria zuela eta odol ugari zeriola, eta ospitalera eraman zuten.

Erasotzailea 18:00ak aldera atzeman zuten agenteek, handik gertu. 50 urteko gizona oso oldarkor agertu zen atxilotu zutenean, eta agenteak jotzen saiatu zen eta heriotza-mehatxuak egin zizkien.