Itxi

Herriak eta Hiriak

Indautxu

Bilboko Udalak MOMA dantzalekuaren musika ekipoa zigilatu du

eitb.eus

Auzokideek salatu dute establezimenduak eragiten duen zarata "baimendutakoa baino handiagoa” dela eta "ia egunero” zabalik dagoela.

Bilboko Udalak zigilatu egin du MOMA dantzalekuaren musika ekipoa, auzokideek establezimendu horrek eragindako zarata salatu ondoren.

Udalak ohar batean azaldu duenez, dantzalekuak Ingurumena Babesteko Ordenantzan ezarritako zarata mugak gainditzen dituela egiaztatu eta gero hartu dute erabakia.

Udal gobernuaren erabakia ezagutu baino ordu batzuk lehenago, Rodriguez Arias kaleko auzokideek eta Ilunion hotelak salaketa bat iragarri dute Udalaren aurka, MOMAri "legez kanpo" emategatik jarduera baimena.

Horien esanetan, Udalak sustatutako bitartekaritzak "porrot" egin du, eta hura “engainua” izan da.

"Dantzalekuaren arduradunek ez dute asmorik konponbide bat bilatzeko", salatu dute, eta gaineratu dute establezimenduak eragiten duen zarata "baimendutakoa baino handiagoa” dela eta "ia egunero” zabalik dagoela.

Gainera, salaketa gehiago jarriko dituztela aurreratu dute, zenbait zinegotziren kontra ere bai.