21:09

Herriak eta Hiriak

Lapurreta harrigarria

200 kiloko bi kanpai lapurtu dituzte Labeagan (Nafarroa)

eitb.eus

Herritarrek ez dute ezer entzun edo ikusi. Izan ere, elizatik gertuen dagoen etxebizitza 100 metrora dago.

  • Labeagako eliza. EiTB

    Labeagako eliza. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Lapurreta harrigarria Nafarroan. Brontzez egina dauden 200 kiloko bi kanpai desagertu dira Labeagako (Nafarroa) elizatik.

Kontzeju horretan 25 pertsona baino ez dira bizi, eta ez zuen inork ezer entzun edo ikusi. Izan ere, elizatik gertuen dagoen etxebizitza 100 metrora dago.

Lapurrak dorrearen barnetik igo ziren, eta, kanpaiak askatu ondoren, kanpora jaurti zituzten.

Ez dago argi nola garraiatu zituzten horren ostean.

Herritarrak hurrengo egunean ohartu ziren hutsuneaz.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena