Herriak eta Hiriak
zaharberritze plana
Basaurik abenduaren 17an egingo du kontsulta urbanistikoa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe zaharberritzeko planari buruzkoa izango da galdeketa.
-
Argazkia: Basauriko Udala
Basauriko Udalak abenduaren 17an egingo du San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe zaharberritzeko planari buruzko herri kontsulta, Espainiako Gobernuak bozketa hori egiteko baimena eman eta gero.
Udalak ohar batean azaldu duenez, data hori apirilean adostu zen osoko bilkura batean. Bilera horretan, gainera, Espainiako Gobernuari kontsulta egiteko baimena eskatzeko prozedura abiatu zuten.
Kontsultaren emaitzak aintzat hartu ahal izateko, parte-hartzea % 20koa izan beharko da gutxienez, eta emaitzen arteko aldea % 5ekoa izan behar da.
Hurrengo astean zehaztuko dute zenbat hautesleku egongo diren eta kontsultari buruzko beste hainbat kontu.