Itxi

Herriak eta Hiriak

22:20an

Oihana Bartra bertsolaria, gaur gauean, 'Bilboko Aste Nagusia- 2017' saioan

A.E.|EiTB

Martarello su-etxeko suak izango dira ikusgai zuzenean

Ostegunean, 'Bilboko Aste Nagusia 2017' saioan, Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok Oihana Bartra bertsolaria hartuko dute.  Elkarrekin ikusiko dituzte, halaber,  Italiako Martarello suetxeko suak. Horrez gain programa osatzeko Nerea Alias Bilboko Plaza Berrian izango da han egingo den Larrain dantza erakusteko eta, orobat, Zazpi Kaletan kantari dabiltzanen berri emango du.

'Bilboko Aste Nagusia 2017' 22:20an izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.