Itxi

Herriak eta Hiriak

Gertaera goizaldean

Hiru pertsona ospitalera, Gasteizen izandako sute baten ostean

agentziak | erredakzioa

50 bat pertsona irten behar izan dira euren etxeetatik suteagatik. Antza denez, etxebizitzetako sukalde batean piztu da sua.

  • Suhiltzaileak 01:10 inguruan izan dute sutearen berri. Argazkia: @BomberosEuskadi

Hiru pertsona ospitaleratu dituzte Gasteizko etxebizitza batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren. Garrek sortutako kea dela eta, 50 bat bizilagun atera behar izan dira etxetik, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.

Suhiltzaileek 01:10 inguruan izan dute gertaeraren berri. Sua piztu da Itsaso Baltikoa kalean dagoen etxebizitza eraikin batean, Arabako hiriburuan.

Suhiltzaileak bertaratu dira, eta garrak itzali dituzte. Suak eragindako kea atera ondoren, bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira. Oraindik argitzeke dago sua nola piztu den.

Hiru pertsonak kea arnastu dute; horietako bi Txagorritxuko Ospitalera eraman dituzte, eta bestea, Santiago Ospitalera.