11:17

Herriak eta Hiriak

Nafarroan

Gazte bat atxilotu dute Tuteran ibilgailuen atzerako ispiluak apurtzeagatik

Agentziak | Erredakzioa

Azken egunotan lapurreta ugari izan dira ibilgailuetan, Tuteran.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Tuterako polizia-etxeko agenteek 25 urteko gazte bat atxilotu dute ibilgailuen atzerako ispiluak apurtzea eta lapurreta saiakera leporatuta.

Auzokide batek Foruzaingoari deitu zion pertsona batek atzerako ispiluak apurtzen ari zela eta ibilgailuetako ateak zabaldu nahian ari zela ohartarazteko. Poliziaren patruila bat tokira bertaratu zen, baina gizonak ihes egin zuen. Ondoren atxilotu zuten, nahiz eta gizonak foruzainei aurre egin zien.

Azken egunotan lapurreta ugari izan dira ibilgailuetan, Tuteran.

Auziaren eginbideak Tuterako Lehen auzialdiko eta Argibideetako 5 epaitegira bideratu dituzte, agintaritzari jarkitzea eta desobeditze-delitua leporatuta.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena